Izapideak

IDAZKARITZAKO IZAPIDEEN EGUTEGIA

TITULUA ESKATZEA

Prozedura honako hau da:

  •     Titulua eskatzea betetzea eta sinatzea
  •     NANren fotokopia eranstea (indarrean)

   

Dagozkion tasak ordaintzea (Idazkaritzan emandako abonu-agiriaren bidez). Izapide horiek egin ondoren, TITULUAREN FROGAGIRIA emango zaio eta horrek balio ofiziala izango du, titulua igorri arte.

TITULUA JASOTZEA

Eskaera egin zenetik epe bat igarota, Idazkaritzak behin betiko titulua igorriko du eta Tituluen Bulegoak gutun bat bidaliko dio ikasleari horren bila joan daitekeela adieraziz.
Izapide hori interesdunak BERAK egin beharko du, edo NOTARIO-AHALORDE bidez beste pertsona bati eskuordetuta.
TITULUA BIDALTZEA

Hori jasotzeko idazkaritzara joateko aukerarik izan ezean, idatziz eska daiteke titulua bidaltzeko eskabide-orria Titulua bidaltzea beste Probintzia bateko Hezkuntza Ordezkaritzara, UVP-EHUren beste Campus bateko Errektoreordetzara, edo beste herrialde bateko Espainiako Kontsul Bulegora.

TITULUAREN EUROPAKO GEHIGARRIA (TEG)

Tituluaren Europako Gehigarriaren helburua da Europako herrialdeetan emandako goi-mailako hezkuntzako tituluen gardentasuna areagotzea eta horien aitortza profesionala eta akademikoa erraztea.

PROZEDURA

  • Ikastegiaren idazkaritzan eskatuko da. Interesa duen pertsonak nahi adina eskatu ahal izango ditu, aldez aurretik ezarritako tasa ordainduta.
  • TEGa hiru hizkuntzatan egingo da: gaztelania, euskara eta ingelesa
  • TEGa ikastegiaren idazkaritzan emango da, ordainketa egin eta astebete ingurura; arrazoi teknikoengatik eragozpenak sortzen ez baldin badira

ZIURTAGIRIAK ESKATZEA

WEB BIDEZ ESKATZEA

Espedienteak kontsultatzeko GAUR programan "Norberaren Ziurtagiri Akademikoa (NZA) eskatzea" izeneko aukera jarri da.

Ordainketa egin daiteke:

  • Nire ordainketen bidez, banka elektronikoaren erabiltzaile edo kreditu-txartel baten titular gisa - Abonu-agiri bidez ere
  • Abonu-agiri bidez
  • Egin daiteke Dokumentua etxera bidaltzeko eskatu edo idazkaritzan jaso ahal izango da

ESKAERA IDAZKARITZAN

  1. Ordaindu dagozkion tasak, eskaera egitean jasotako abonu-agiriaren bidez.
  2. Interesdunak gestio hori egitera etortzeko aukerarik izan ezean, beste pertsona batengan delegatu ahal izango du, baimen bat eta NANaren fotokopia eramanez gero. Baimendutako pertsonak bere NANaren fotokopia erantsi beharko du.

Nahitaezkoa ez izan arren, Titulua amaitzean, GUZTIZ GOMENDAGARRIA DA NORBERAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA eskatzea Tituluarekin batera.

GRADUZ ALDATZEA

ORDUTEGIA/TALDEZ ALDATZEA

HAUTAZKO KREDITUAK ONARTZEKO ESKATZEA

kontsulta daiteke.

Prozedura honako hau da:

  1. Bete hautazko kredituak onartzeko eskabide-orria.
  2. Kredituen bidez amortizatzea eskatutako jarduera/ikastaroak gainditu direla egiaztatzen duten dokumentuak erantsi.
  3. Eman Ikastegiaren Idazkaritzan, zehaztutako epeetan.

BALIOZKOTZEKO ESKAERA

Dokumentazioa:

  1. Baliozkotzeko eskabide-orria. Bertan zehaztuko dira baliozkotu nahi diren irakasgai guztiak.
  2. Norberaren Ziurtagiri Akademikoa.
  3. Gainditutako irakasgaien programa ofizialak ikastegiaren zigiluarekin.

ATZERRIKO UNIBERTSITATE-IKASKETEN BALIOZKOTZEA

  • Dagokion Eskabide-orria bete. Bertan zehaztuko dira baliozkotu nahi diren irakasgai guztiak.
  • Norberaren Ziurtagiri Akademikoa.
  • Gainditutako irakasgaien programa ofizialak ikastegiaren zigiluarekin

Baliozkotzeak eskatzeko aurkeztuko diren dokumentu guztiak ofizialak izango dira, eta bide diplomatikoaren bitartez legalizatuak, indarrean dagoen legeriarekin bat etorrita.

Dokumentuekin batera, hala behar izanez gero, gaztelaniarako itzulpena ere aurkeztuko da.

KONPENTSAZIO BIDEZKO EBALUAZIOA ESKATZEA

Konpentsazioa eskatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Ikasturtean matrikulatuta egotea.
  • Irakasgaien deialdiak agortuta ez edukitzea.
  • Konpentsatutako irakasgaiek tituluaren kreditu kopuru osoaren % 6ko balioa izango dute gehienez ere eta kredituen % 85 gaindituta eduki beharko da.
  • Konpentsatu nahi diren irakasgaietako hiru deialdietara aurkeztu izana beharrezkoa izango da eta gutxienez horietako batean 3ko kalifikazioa izango du eskatzaileak.
  • Karrera amaierako proiektua konpentsatzeko eskaerarik ez da onartuko.

Ikasleek ebaluazio berezia eskatu ahal izango dute ikasturte bakoitzeko irailan eta martxoan. Eskaria egiteko azken eguna hilaren 15a izango da kasu bietan. Arte Ederren Fakultateko

Konpentsazio epaimahaiak martxoan edo irailan hartu beharko du erabakia, hurrenez hurren.

LEKUALDAKETEN ARAUDIA

Unibertsitateak ezarritako baldintza orokorrez gainera, Ikasketak Arte Ederren Fakultateak bartzarran erabaki du gradu-ikasketa horietan jarraitu nahi duten ikasleek (lekualdatzeko eskatzaileek) beraien graduko lehenengo eta bigarren maila jatorriz oso-osorik gaindituta izan behar dituztezla.

Dokumentazioa

1. Espedientea lekualdatzeko eskari inprimakia.
2. Unibertsitatera sartzeko proben (hautaproben) fotokopia.
3. NANaren fotokopia.
4. Egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa. Ziurtagirian ondokoak agertu beharko dira jasota argi eta garbi:
• Kalifikazioak
• Zenbat deialdi agortu diren
• Iraute Arauak bete diren edo ez.
Agiri hau ez da beharrezkoa UPV/EHUko ikasleentzat.
5. Irakasgaiak baliozkotzeko eskaria irakasgaiaren programa ofizialak erantsita.

MATRIKULA ALDATZEKO / EZEZTATZEKO ESKAERA

Ikasleak matrikula ezeztatu ahal izango du abenduaren 31 arte. Data hori igarota ez da matrikula ezeztatzeko eskaerarik onartuko, aldez aurreko eskaera arrazoitua eginda ikastegiko zuzendaritzak berariaz baimendu ezean.
Ikasleak eskatuta egindako ezeztatzeak ez du matrikula ordaintzeko konpromisotik salbuesten. Konpromiso hori matrikula egitean hartzen da.

Kontsultatu matrikula ezeztatzeari buruz indarrean dagoen araudia.

UKO EGITEA

ARDURALDI PARTZIALA

LAN ARLOKO ESPERIENTZIA EGIAZTATUA DUTEN 40 URTETIK GORAKOENTZAKO SARRERA

Arte Ederren Fakultateko gradutan 40 urtetik gorakoentzako sarrerarako baldintzak (Ikastegiko Batzarra, 2016.02.03)

ESKAERA OROKORRA

JARRAIBIDEAK UPV/EHUKO POSTA OHIZKO KONTURA BIDERATZEKO

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es