Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Segurtasuna ikasgela, lantegi, platoetan...

1. HELBURUA
Prozedura honen bidez oinarrizko segurtasun arauak ezarri nahi dira UPV/EHUren Arte Ederren Fakultateko ikasgela, plato, lantegi eta laborategietan.
 

2. EREMUA
Prozedura honen mendean egongo dira arrisku kimiko, fisiko eta/edo biologikoarekin laborategietan, modu batez edo bestez, lan egiten duten pertsonak, hau da, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, bekadun eta ikasle propioak edo kanpokoak, azpikontratutako langileak eta UPV/EHUtik kanpoko pertsona guztiak.
 

* Jarraibide orokorrak:
Saileko edo praktiketako arduradunak oinarrizko arauen bina kopia idatzi emango ditu (I. eranskina), bai eta aplikatu beharreko beste eranskin batzuenak ere (II. Laborategiak; III. Laserra; IV. Platoak) . Kopietako bat saileko eta praktiketako arduradunari, kasuan kasu, behar bezala sinatuta itzuliko zaio, bete beharreko segurtasun arauak irakurri eta ulertu dituela adieraziz.
 

3. PREBENTZIO NEURRIAK
- Praktika bakoitzaren gidoian gehituko dira, lehen aipatutako arauez gain, arau espezifiko liratekeenak.
- Irakasleak espresuki adieraziko du baimendu gabeko praktikarik egiteko debekua.
- Praktikan eta ikerlanean erabili beharreko produktu zein makina guztien segurtasun fitxak pertsonalaren, ikasleen eta gainontzekoen eskura jarri.
- Laborategian ezin izango lanik egin bakarrik Lantegien kasuan, ikasleek ezin izango dute erabili beharreko makinarik erabili, berori erabiltzen trebatu ez badira.
- Ikasgela, lantegi eta laborategi bakoitzaren arriskuak zehaztu eta zerrendatuko dira.
 

LARRIALDIAK ETA LEHENENGO LAGUNTZAK
 

Suterik gertatuz gero
Aretoa ebakuatu behar da, irteera nagusia edo larrialdietarako irteera erabiliz, lankideak jakinaren gainean jarriz eta lasaitasuna gordeaz.
Larrialdietarako planean jasotako jarraibideak momentu guztietan oro beteko dira.

• Sute txikiak
Sua lekututa badago, su itzalgailu egokia erabilita itzali behar da edo sua, behar bezalako ontziaz itota estali. Ezin da urik erabili disolbatzaileek eragin edo jatorri elektrikorik duten suak itzaltzeko.

• Su handiak
Sua isolatu eta itzalgailu egokiak erabili behar dira. Laster batean ezin bada kontrolatu, jakinaren gainean jarriko da suteak itzaltzeko zerbitzua eta eraikina ebakuatuko.

• Sua gorputzean
Arropak su hartuz gero, oihu egin laguntza eske. Lurretik etzanda, biraka hasi sugarrak amatatzeko. Pertsonekin ez da inoiz erabiltzen itzalgailurik. Ez kendu biktimaren azalari atxikitako arropa.

Erredurak
Erredura txikiak sendatzeko, ur hotzaz garbitu behar da erretako azala 15 bat minututan. Erredura larriagoek berehalako arreta medikoa eskatzen dute. Erredura larrietan ezin da krema eta pomada koipetsurik erabili.

Ebakidurak
Ebaketak ondo garbitu behar dira, ur korronte ugarirekin, gutxien dela, 10 minututan, taponatuta. Gero sendatu behar dira.

Produktu kimikoak azalean
Ur askorekin garbitu behar dira berehalakoan, gutxienez 15 minutuz. Segurtasuneko dutxak erabiliko dira baldin eta ukitutako aldea handia bada eta pika batean garbitzea nahikoa ez denean. Biziki inportantea da ahalik eta azkarren garbitzea ukitutako eremuaren larritasuna eta hedadura murriztearren.

Begietarako isuriak
Ikuzi begiak urarekin 15 minututan zehar begiak garbitzeko ontzi batean eta, honen ezean, begiak garbitzeko flasko batekin. Begiak irekita mantendu behar dira hatzekin, betazalen azpiko garbiketa ere ziurtatzeko. Nolanahi ere, arreta medikoa jaso behar da, zauri edo lesioak txiki iruditu arren.

Produktu kimikoen arnasketa
Kaltetutako pertsona toki aireztatu batera eroan berehalakoan, baina arreta medikoa lortu behar da ahal denik eta lasterren. Arnasketarako edozein zailtasun sumatuz gero, ahotik ahorako arnasketa artifiziala egin. Oxigenoa pertsonal trebatuak jarriko du, ez beste inork.

Pertsona bereziki sentiberak

Osasun-arazoren bat baduzu edo haurdun zein edoskitzen aritzen bazara, jar zaitez harremanetan Prebentzio Zerbitzuaren osasun arloarekin zeneuzkakeen zalantza guztiak argitzearren (Tel. 94 6013186).

ZERBITZUAREN ARLO TEKNIKOA. Telefono zk.: 946 015 018

---

GARRANTZITSUA-EHUko Prebentzio Zerbitzuak eskainitako ARTE EDERRETAKO MAKINEN BURUZKO INFORMAZIOA
 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es