PropIntel03-Publicar

Argitaratzeko gomendioak

Autore bezala, jabetza inlektualari dagokionez kontuan eduki behar ditut:

  • Nire obretan (artikulu, liburu, web orrialde, etab.) beste autore baten testu, datu, irudi edo ikus-entzunezkoak erabili ahal izateko baldintzak.
  • Nire obren hedapenerako mugak, horiek argitaratu dituen argitaletxea denean ustiapen eskubideen jabe.

Zer egin dezaket?

  • Beste autoreen testu pasarteak, irudi edo argazkiak, grafikoak, estatistika- eta ikerketa-datuak, ikus-entzunezkoak eta beste erabili nire obra akademikoetan, betiere autoreak eta iturburua aipatuz. Horrez gain, bibliotekak hainbat bibliografía-gestore erabiltzeko sarbidea eskaintzen du. Baliabide horiek erabilitako bibliografia antolatzea eta bertatik ateratako aipuak egitea errazten dute.
  • Bakarrik edo egilekide batekin egin ditudan artikuluak zabaldu, mugapenekin, argitaletxe batek argitaratu dituenean: kopia bat bidali diezaioket (paperean ala formatu digitalean) lankide edo ikasle bakar bati, indibidualki, eta gordailu batean (bereziki UPV/EHUko Addi delakoan) utzi argitaldariak ezarritako¬ baldintzak errespetatuz. Addin dokumentu bat gordailuan utzi nahi baduzu, bibliotekako langileekin hitz egin. Haiek emango dizute argitaletxeek sarbide irekitzaz duten politikari buruzko informazioa. Irekian argitaratzeko informazio gehiago hemen topatuko duzu. Zure artikulu bat campus birtuala bezalako irakaskuntza-plataforma batean ikasleen eskura jarri nahi baduzu, hobe da bere esteka (URL edo DOI) erabiltzea,  sare korporatiboaren bitartez artikuluraino iritsiko direlako.

Zer EZIN dezaket egin?

  • Beste autoreen testu pasarteak, irudiak edo argazkiak, grafikoak, estatistika- eta ikerketa-datuak, ikus-entzunezkoak eta beste erabili copyright eskubidearen jabearen (argitaletxea eskuarki) baimenik gabe ekoizpen akademikoa ez den beste helburu baterako. Bereziki, irabazi-asmoa duten produktuak ekoizteko denean.
  • Bakarrik edo egilekide batekin egin ditudan, eta argitaletxe baten bitartez argitaratuak izan diren artikuluak, publikoki hedatu sare baten bitartez (webgune, campus birtual, eta beste), argitaldariaren baimenik gabe. Goian aipaturiko kasuetan salbu (gordailua).