Ogi apurrak

asteazkena, 2017ko maiatzaren 31a

Liburutegi ikusezina

Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak "Liburutegi ikusezina" erakusketa aurkezten du. Esposizio honetan gure funtsa bibliografikoko liburu zahar, preziatu, berezi edo bitxien hautaketa erakusten dugu eta irailaren amaiera arte izango da ikusgai Bibliotekako atarian.
Erakusketa honetarako aukeratu diren liburuek gure "Liburutegi ikusezina" ordezkatzen dute, haren antologia txiki bat osatuz. Denek ezaugarri bereziren bat dute, arraroak, bitxiak edo preziatuak bihurtzen dutenak. Beste batzuk antzinakoak dira eta horregatik aparteko babesa eskatzen dute. Ezaugarri horiek direla eta, liburu hauek kokapen berezia izaten dute gure liburutegian, sarbide irekiko funtsetatik bereiztuta normalean. Erakusketa honekin funts berezi honen lagin txiki bat argitara atera nahi izan dugu eta, modu honetan, unibertsitateko kideei zein publiko orokorrari ezagutaraztea. Zuen intereseko izan dadila espero dugu.

Informazio gehigarria

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es