Eduki publikatzailea

‘Etxetik kanpotik Europa Plazara'

Migrazioak eta kultura-ondareari buruzko erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/20

Cartel de la exposición

Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren bidez, bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Horien helburua da herritar guztiak kultura-ondarearen garrantziaz kontzientziatzea. Jardunaldi horiek gai zehatz baten inguruan antolatzen dira: orain aukeratutako gaia 'Migrazioak eta Kultura Ondarea' da. Gai horretan oinarrituta, Campuseko Bibliotekak erakusketa bat prestatu du, ‘Etxetik kanpotik Europa plazara' izenburuarekin, panel batzuen bidez erakusten dituena joan den mendeko garapen kultural eta akademikoan gako izan ziren zenbait pertsona ospetsuren legatuaren alderdi garrantzitsuak.

Belaunaldi horien ordezkari gisa, erakusketak zortzi pertsona hartu ditu ardatz: Maria Goyri, Letretan lizentziatu zen lehen emakumea, eta bere izenarekin aitortzen duena UPV/EHUk Master Amaierako Lanetan genero-ikuspegia barnean hartzea; Maria de Maeztu, Andereñoen Egoitza sortu zuen pedagogo aitzindaria eta Campusean kale bat duena; Clara Campoamor, abokatua eta emakumeen eskubideen defendatzailea eta Benta Berrin kale bati izena ematen diona; Jose Miguel de Barandiaran, euskal ikasketen patriarka eta honoris causa doktorea UPV/EHUn 1978an; Elbira Zipitria, pedagogoa eta ikastolen iradokitzaile eta bultzatzailea eta Gipuzkoako Campusean inauguratutako azken ikastegiari izena ematen diona; Bernardo Estornes, euskal kulturaren benetako erreferentea den Auñamendi entziklopediaren editore eta sortzailea, eta kale bat duena Ibaetako auzoan; Julio Caro Baroja, antropologoa, folklorista, historialaria, Euskal Herriari buruz orri gehien idatzi duen idazlea eta UPV/EHUko irakasle ere izan zena eta izena ematen diona Benta Berriko plaza bati; eta Koldo Mitxelena, hizkuntzalari bikaina, euskara batzeko oinarriak ezarri zituena, Filologia ikasketen bultzatzailea UPV/EHUn eta parke bat identifikatzen duena Berio inguruan.

Erakusketa, paneletan pertsona ospetsu horien ekarpenak aurkezteaz gain, Bibliotekan dauden lanen hautaketa bibliografiko batekin osatzen da, espazioari, denborari, memoriari eta ondareari buruzko zenbait irakurketa eta gogoeta ekartzeko. Erakusketa abenduaren amaiera arte kontsulta daiteke Campuseko Bibliotekan, 09:00etatik 20:30era. Sarrera doan da.