Eduki publikatzailea

Zaha Hadid

Liburu erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/07

Zaha Hadid arkitektoa joan den martxoaren 31ean hil zen, eta Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak bere obrari buruzko liburu erakusketa antolatu du, omenaldi gisa.

Bagdaden jaioa, Zahak ohiartzun handia lortu zuen ezer eraiki baino lehen, bere burua nazioartean ezagutzera eman zuelako bere proiektuekin. Eraikitako lehen obra, Vitra enpresarentzako suhiltzaile-etxe bat, 1994koa da. Hamarkada bat beranduago, 2004an Pritzer saria eskuratu zuen. Ibilbide emankor baten mugarria izan zen, eta gizonezkoei lotutako ogibide horretan, emakume batek izan duen arrakastatsuena. "Ez naiz inoiz beraiek bezalakoa izango. Ez dut nabigatzen, musulmana naiz, eta emakumea", esan zuen berak. 

Oztopoei aurre egiten asmatu zuen, ordea, eta Arkitekturako munduaren onespena lortu zuen. Bilboko Guggenheim Museoa diseinatu eta eraikitzeko izan zuen ausardia eskertu zion Frank Gehry-ri, nahiz eta berak urteak zeramatzan diseinu apurtzaileak egiten. "Guggenheimak atea ireki zuen –esan zuen gai honetaz-. Gizon batek ireki behar zuen. Niri ez zidaten utziko. Horregatik eskertzen dut. Proiektu horri esker, eraiki ahal izan dut". Beretzat funtsezkoa zen Arkitekturaren mugak haustea, gainditzea. Bestalde, aipatu behar da bere ibilbideari esker mundu arabiarreko emakume asko gerturatu dela Arkitekturara.

Zaha Hadidi buruzko liburu erakusketa Bibliotekako atarian egongo da, apirilaren amaiera arte.