Eduki publikatzailea

Jainkoen eskuak

Sendagai "sinpleak" eskuizkribu eta liburu inprimatuetan. Arabako Campuseko Bilbliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/02

Codex Vindobonensis 1

Arabako Campuseko bibliotekak, bere funts aberats eta berezia plazaratzen jarraitu nahian, Las manos de los dioses (Jainkoen eskuak) izeneko erakusketa antolatu du. Horrelaxe deitzen zitzaien garai batean sendagaiei, organismoan eragiteko moduak ezkutatzen zuen misterioa zela eta.


Erakusketa honetan,behin eta berriro kopiatu, hainbat hizkuntzatara itzuli eta mende luzez komentatu izan diren irudiz beteriko liburu eta faksimileak ikus daitezke abenduan zehar.