Erabilera arduratsua eta jabego intelektuala

PropIntel0-Intro

Erabilera egokia eta jabetza intelektuala

Bibliotekak eskaintzen dituen baliabide dokumental guztien erabilera (paperezko  liburu eta aldizkariak, ikus-entzunezkoak, ordenagailu-diskoak, on line baliabideak, tesiak, arau teknikoak, testak, etab.) jabetza intelektualaren eta egile-eskubideen gaineko legediak finkatzen dituen baldintzen menpe dago. Egun indarrean dauden xedapen nagusiak honako hauek dira: 1/1996 Legegintzako Errege-dekretuaren bitartez onartutako Jabetza Intelektualaren Legea,  aurrekoa aldatzen duen 21/2014 Legea, eta Europako Parlamentuaren eta Europar Batasuneko Kontseiluaren 2001/29/CE Zuzentaraua, informazioaren gizarteko egile-eskubideei eta eskubide hurkoei buruzkoa. Hemen, zure beharren arabera, Bibliotekako baliabideak modu egokian erabiltzeko informazioa eta jarraibideak aurkituko dituzu. Labur azalduta, kontuan hartu behar da legediak "eskubide moralak" eta "ustiapen eskubideak" desberdintzen dituela. Eskubide moralen gordailuzaina obraren egilea da. Hauen artean ezagunena autoretzaren atribuzioa da, haua da, egileak duen autoretzaren onarpena eskatzeko eskubidea aipamenaren bitartez. Utziezin eta besterenezina izateaz gain, eskubide horrek ez du iraungitze-datarik. Ustiapen eskubideek, sarritan copyright eta © sinboloarekin parekatuta, honako hauek dira: kopia, banatze, komunikazio publiko eta obraren transformazio eskubidea. Eskubide hauek hirugarrenei eman ahal zaizkie, jeneralean argitaletxeei artikulu edo liburu bat argitaratzen denean. Hortaz, argitalpen horiek erabiltzeko garaian, eskubideok kontuan hartu eta errespetatu egin behar dira. Hezkuntzaren alorrean, hala ere, zenbait salbuespen eta muga jasota daude, eta horrek ahalbidetzen du, besteak beste, obra baten zati baten erreprodukzioa, edo obraren hedapena testuinguru jakin batzuetan.