Ikerketaren ebaluazioa

Bibliotekak, irakaskuntza eta ikerkuntzaren ebaluaketaren prozesuetan parte hartzeko asmoa duten irakasle eta ikertzaileei, orientabide eta laguntza eskaintzen die. Hona hemen adierzaten diren baliabideak, produkzio zientifikoaren kalitate adierazleak aurkitzeko tresna eta informazio iturriak dira nagusiki. Era horretan, eguneratutako informazioa eskura daiteke, seiurteko eta egiaztapenen eskaerak aurkezteko helburuz.

Ebaluazio agentziak

 
  • ANECA (Agencia nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación): Beste eginkizunen artean, unibertsitate irakasleen kidegoetan sartzeko irakasleen ebaluaketa eta egiaztapenaz arduratzen da.
  • CNEAI (Comisión Nacional de Evaluación de la Actividad Investigadora): Irakasleen ikerkuntzaren borondatezko ebaluaketaz arduratzen da, ikerkuntza ordainsari-osagarriak banatzeko asmoz (seiurtekoak)
  • UNIBASQ (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia): Lan kontratua duten irakasleen ebaluaketa eta egiaztapenaz arduratzen da, seiurtekoak barne. Gainera, Euskal Autonomi Elkateko ordainzari-osagarriak banatzeko, irakasle guztien ebaluaketa egiten du.

Eragin faktorea

 

Eragin faktorea adierazle bat da, aldizkari bat urte jakin batean batez beste zenbat aldiz aipatu den neurtzen duena. Adierazle horri esker, aldizkariak alderatu daitezke, eragin faktorearen araberako rankingak egin, eta aldizkari bakoitzaren garrantzi erlatiboa islatu.

Argitalpenen kalitatea neurtzeko irizpideak. Aldizkariak

Argitalpenen kalitatea neurtzeko irizpideak. Liburuak

 

Liburuei dagokienez, argitaletxe akademikoen kalitate-adierazleak zenbait baliabidetan biltzen dira, honako huaek bezala:

  • SPI. Scholarly Publisher's Indicators. Books in Humanities and Social Sciences. Argitaletxe akademikoak/zientifikoak bilatzeko adierazleak.
  • Publisher's Scholar Metrics. Giza zientzien eta gizarte zientzien arloetako argitalpen monografien eragina neurtu nahi duen indize bibliometrikoa.
  • Books Publisher's Library Metrics. Giza zientzien eta gizarte zientzien arloetako liburu zientifikoetako argitalpenen hedapena eta ikusgarritasuna neurtu nahi dituen indize bibliometrikoa (REBIUNen oinarrituta)

Datu baseetan agertzea

 

Honako baliabide hauetan, aldizkari ugari zein datu basetan indexatuta dauden adierzaten da.

Dokumentu bateko aipamenak bilatzea

 

Eragin-indize tresnek eta aldizkarien katalogoek aldizkari osoren adierazleak eskaintzen dituzte. Horietaz gain, lan edo artikulu zehatz baten eragina neurtzeko, jaso dituen aipamenak kontuan hartu behar ditugu. Honako baliabide hauen bitartez ezagu ditzakegu:

Kalitatearen beste adierazle batzuk

Bestelako estekak

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es