Ogi apurrak

Maileguen araudia

Sarrera

1994ko otsailaren 4ko Gobernu Batzarrak onartu zuen Unibertsitate-liburutegiko araudiak, 20. artikuluan, honako hau ezartzen du:

  1. Mailegu-zerbitzuaren helburua da erabiltzaileei liburutegitik dokumentuak ateratzen uztea, denbora jakin batean; mailegatu ezin daitezkeen materialak kenduta.
  2. Zerbitzua erabiltzeko, dagokion identifikazioa erakutsi beharko da.
  3. Unibertsitateko ondare bibliografikoaren eta dokumentu-ondarearen hedakuntza, erabilgarritasuna eta kontserbazioa bermatuko dituzten arau propioak izango ditu. Arau horiek Zentroko Liburutegiko Batzordeak edo Campuseko Liburutegi Nagusiak proposatuko ditu, eta Unibertsitate-liburutegiko Batzordeak onartuko ditu.

Erabiltzaileak

Erabiltzaileek maileguak egin ahal izango dituzte Unibertsitateak ematen dien txartelaren bidez edo, hura falta izanez gero, txartel bat eskatu beharko dute zentroko liburutegian.
Erabiltzaileak ezin dio txartela beste norbaiti eman, eta ezta liburutegiko materiala prestatu ere; material horren ardura erabiltzaileak izango baitu liburutegira itzultzen duen arte.

Erabiltzaileak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kideak

Zerbitzua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kide guztiek erabil dezakete.

Erabiltzaileak 6 kategoriatan bildu dira: ikasleak, graduondokoak, doktoregaiak, irakasleak, ikertzaileak, irakasleak eta AZP.

  1. Ikasleak: UPV/EHUko graduko ikasleak, Esperientzia Gelako ikasleak, UPV/EHUri Atxikitako Zentroetako ikasleak, Erasmus.
  2. Graduondokoak: gradu-ondoko ikastaroak, masterrak, IGZ, doktoretzako ikasleak.
  3. Doktoregaiak: tesiaren izena emanda duten erabiltzaileak.
  4. Ikertzaileak: ikerketa bekadunak, irakasle bisitariak, fellows IkerBasque, erretiratutako irakasleak.
  5. Irakasleak: Unibertsitateko irakasleak.
  6. AZP: UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala.

Unibertsitateko Zentroek hitzarmenak sinatuta dituzten beste instituzioetako kideak

Unibertsitateko zentro askok hitzarmenak edo akordioak sinatuta dituzte beste instituzio batzuekin; eta horietako kideek ere Unibertsitate-liburutegira sarrera dute.

Erabiltzaile horiek ezin dute mailegurik hartu, baina kontsulta egin ahal izango dute bibliografia-funtsen gelan, eta horien kopiak atera ahalko dituzte; betiere indarrean dagoen araudiaren arabera.

Kanpoko erabiltzaileak

Gaur egun ez dute etxetik mailegatzeko zerbitzua erabiltzerik.

Maileguan hartu daitezkeen / ezin daitezkeen dokumentuak

Bibliografia-funtsa maileguan eraman dezake unibertsitate-komunitate osoak, baina badira mailegatu ezin direnak ere, besteak beste: erreferentziazko zenbait obra, aldizkari, funts zaharreko obrak eta ezaugarri bereziak dituzten eta gordetzeko egoera dela-eta liburutegiko geletan kontsultatzea komeni diren obra guztiak.

Horrela, maileguan hartu ezin diren obrak honako hauek dira:

  • Erreferentziazko obrak (entziklopediak, hiztegiak, katalogoak, bibliografiak...)
  • Aldizkako argitalpenak
  • Eguneratu daitezkeen obrak eta orri solteak.
  • Dokumentu zahar, bitxi eta zoragarriak.
  • Agortutako dokumentu modernoak edo ordezkatzen oso zailak direnak.
  • Tesiak, tesinak, argitaratu gabeko karrera amaierako proiektuak.
  • Marrazkiak, kartelak, estanpak...

Maileguaren iraupena eta baldintzak

Maileguen epeak aldatu egiten dira erabiltzaile- eta dokumentu-motaren arabera. Liburutegiko automatizazio-programaren bidez, bibliografia-funtsa 4 motatako dokumentuetan sailkatzen da: 3 motatakoak mailegatu daitezke (monografiak, eskuliburuak eta mugatuak), eta azkenik mailegatu ezin diren obrak daude (erreferentziazkoak).

Maileguen araudia erabiltzaile motaren arabera

Erabiltzaileak Obra kopurua Maileguaren iraupena egunetan
    Monografiak Eskuliburuak Mugatuak
Ikasleak 5 7 7* -
Graduatuak 15 15 7* -
Doktoregaiak eta ikertzaileak 15 30* 7* -
Irakasleak 40 365* 7* 7
A.Z.P. 15 30* 7* 5

*Epe horiek 15 eta 30 egunetara mugatuko dira hurrenez hurren, beste erabiltzaile batek maileguan emandako materialaren erreserba eginez gero; eta eskuliburuetan 3 egunetara, mailegua egiterakoan liburua erreserba eginda badauka.

Epe horiek ez diote erabiltzaileei erantzukizunik kentzen liburuak liburutegira itzultzeko, betiere hark eskatuz gero.

Erreserbak

Erabiltzaileak Unibertsitateko liburutegiko liburuak erreserbatu ahal izango ditu, eta material motaren arabera, liburuak jaso nahi dituen sukurtsala aukeratu ahalko du.

Berritzeak

Mailegu-epea luzatu nahi denean berritzeak egin daitezke, gehienez 3 aldiz, betiere obra ez badu beste erabiltzaileren batek erreserbatzen, eta interesa duenak ez badu zigorrik.

Ezohiko maileguak

Opor-garaian maileguek ezohiko iraupena izango dute. Mailegu horien baldintzak zerbitzuaren puntu guztietan erakutsiko dira nahiko denborarekin.

Saileko maileguak

Sailek gehienez 30 liburu eduki ditzakete ikasturte bakoitzean liburu-depositu gisa. Mailegu-unitate hori laborategiko eta antzeko liburuentzat soilik izaten da.

Saileko zuzendaria edo, hala badagokio, sail-unitatea arduratuko da deposituko liburuez. Liburu horiek zenbatzeko itzuliko dira saileko zuzendaria aldatzen denean.

Arauak hautsiz gero

Maileguak itzultzean atzeratuz gero:

Liburu bat maileguan eskatzen duten erabiltzaileek materiala ezarritako epean itzuli behar dute. Erabiltzaileek ezarritako epetik kanpo itzuliko balute arrazoirik gabe, ez lukete liburuak maileguz hartzeko eskubiderik izango epeaz gain atzeratutako bezainbeste egunez. Demerituetarako puntu sistema bat ezarri da, 2 puntu atzerapen egun bakoitzeko eta dokumentu bakoitzeko. Behin onartzen den gehieneko kopurura iritsita, mailegua bertan behera geldituko da erabiltzaile mota bakoitzerako ezarritako denboraz. Puntu kopurua bikoiztu, hirukoiztu edo egin bada, egunen zigorra horren proportzioan joango da.

Zigorren taula
Erabiltzaileak Onartzen diren gehienezko demerituak Zigorra egunetan
Ikasleak 25 7
Graduatuak 50 15
Doktoregaiak eta Ikertzaileak 50 15
Irakasleak 50 15
A.Z.P. 50 15

Bibliotekak mezu elektroniko bidez jakinaraziko dio erabiltzaileari materiala itzultzen atzeratzen ari dela. Hiru erreklamazio egingo dira sistema hori erabiliz. Erreklamazio horiei erantzun ezean, faktura bat bidaliko zaio erabiltzaileari itzuli ez dituen liburuen prezioarekin eta behin dagozkien epeak igarota, erantzunik ez badago, dagokion agintari akademikoari jakinaraziko zaio.

Mailegua galdu edo hondatuz gero:

Unibertsitate-liburutegiko Araudiaren 54. artikuluan ezartzen da:

"Mailegu zerbitzua erabiltzen duenak maileguan hartzen dituen obren ardura izango du. Jasotako obra erabat edo zerbait puskatzen bada, galtzen bada edo ez bada itzultzen, ezaugarri bereko beste ale batekin ordezkatu beharko da; edo merkatuan aurkitu ezin bada, diruz ordaindu beharko da".

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es