Ogi apurrak

Aparka proiektu (Leioa-Erandio eremua)

Aparkaren helburua

Oharra: Aparka proiektu pilotua 2017ko otsailean amaitu da. Oraingo helburua da bizikletak kargatzeko aukera ematen duen beste bat jartzea. Horretantxe ari gara lanean.

Aparka hiri eremuetan bizikletak aparkatzeko erabiltzen den sistema seguru eta konektatu bat da. UPV/EHUren Leioa-Erandio esparruan dago (Mikel Laboa plaza inguruan).

  • Segurua:Bizikleta bakoitzak badu espazio itxi bat, lapurreta, euri eta kalean aparkatzeak sortu ohi dituen bestelako kalteetatik babesten duena.
  • Konektatua:
    • Bizikleta elektrikoak berriz  kargatzeko aukera ematen du.
    • Zerbitzu orokorrago batzuen barruan dago eta erabiltzaileak identifikatu eta jarraitzeko hari gabeko sistemak baliatzen dira.

Aparkatzeko sistema honen helburua da campusean bizikletaren erabilera sustatzea, bizikleta publikoaren sistemekiko lotura ere ahaztu gabe.

Plaza horietara sartzeko nork bere txartela beharko du eta bizikleta aparkatutakoan jabea bakarrik sartu ahalko da.

Parte hartzea

Izena emateko epea irekita egongo da plaza librerik egon bitartean. Hau da erabili beharreko formularioa:

Harrematarako:

Aparka sistemaren erabiltzaileek txartel bat jasoko dute, eta identifikatzaile bat (irrati frekuentziarako AOT), haien bizikletaren atzeko ardatzean instalatuko dena.

  • Beste hauek ere baliatu ahalko dituzte:
  • Sistema duen telefono bidezko doaneko zerbitzua
  • Sistemaren mugikorretarako aplikazioa (App)
  • Bizileta berehalakoan konpontzeko zerbitzua, campusean aparkatuta dagoen bitartean.

Bestalde, UPV/EHUk parte hartzaileei lagunduko die doan dutxatzeko aukera emanez.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es