Munduko Landareen III. Azoka

2017ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean. UPV/EHUko Arboretum

Aurkezpena

Munduko Landareen III. Azoka egingo da 2017ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.

Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

2005. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.

Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.

Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.

Azoka

36 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.

Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, UPV/EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.

Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira. Umeentzako jolasgunea ere izango da.

Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.

Landare erakusleak

ZENBAKIA IZEN KOMERTZIALA EKOIZTEN DITUAN BARIEDADEAK
1 PLANTAROMED
Málaga
Landare aromatikoak eta sendabelarrak
2 VIVEROS ORTEL
A Coruña
Camelias, Magnolias, Ilex , …
3 FLEURS DE GASCOGNE
Frantzia
Bidumako pelargoniums
4 PLANTES MINIATURES
Frantzia
Landare kaudiziformeak, Euphorbia y landare zukutsuak
5 FLORA DEL TRÓPICO
Madrid
Tropikoko orkideak
6 LAFITTE
Frantzia
Zuhaitzak eta zuhaizka apaingarriak
7 VIVEROS EL JARDÍN
Valencia
Landare tropikalak eta subtropikalak
8 CÍTRICOS EL JARDÍN
Valencia 
Bildumako zitrikoak
9 SALA GRAUPERA
Barcelona
Landare apaingarriak
10 VIVEROS ZUNOYAR
Gipuzkoa
Landare apaingarriak: Dipladenia, Bouganvillea, Euphorbia Mili, Sansevieria,…
11 PERIGORD PLANTES
Frantzia
Senpervivuum, sédum eta gramineak
12 FOUGÈRES D´ICI ET D´AILLEURS
Frantzia
Bildumako iratzeak
13 LES ROSES ANCIENNES DU JARDIN DE TALOS
Frantzia
Antzinako arrosa-landareak
14 BALANTIUM
A Coruña
Iratzeak
15 IABITI LANDARAK
Bizkaia
Modu tradizionalean hazitako iratzeak
16 TROPIC FLORE
Frantzia
Bromeliak, Tillandsia-n espezializatua
17 VIVEROS GREENATURA
Araba
Basogintzako landareak eta landare apaingarriak
18 CACTUS ISLAYA
Gipuzkoa
Kaktusak eta landare zukutsuak: aloe, haworthia, rebutia, echeveria, cotyledon
Adromischus, sulcorebutia, gymnocalycium, echinocereus, etabar
19 LE PETIT GÉANT
Barcelona
Belar bizikor eta gramíneo apaingarriak
20 AH ! LA FERMÉ DES SAVEURS
Frantzia
Landare aromatikoak eta sendabelarrak
21 IRUN BONSAI
Gipuzkoa
Bonsaiak
22 LURBERRY MINTEGIA
Gipuzkoa
Basafruituak eta fruitu txikiak
23 SINGULAR PLANT
Bizkaia
Bildumako kaktusak, Lithops-en espezializatua
24 PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN
Frantzia
Landare bizikorrak eta asiarrak
25 PÉPINIÈRE DES FARGUETTES
Frantzia
Clematiak
26 TENJARDÍN
Cantabria
Arte topiarioan piezak
27 PLANTAS VILLOR
Asturias
Fuchsiak eta Begoniak
28 ROSERAIE DE SAINT VINCENT
Frantzia
Arrosa-landareak
29 EL OASIS DEL CANTÁBRICO
Santander
Palmondoak
30 BITE ME! PLANTS
Bizkaia
Landare karniboroak: Sarracenia y Dionaeas
31 VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK
Nafarroa
Landare bizikorrak eta lastodunak
32 LA PIVOINE BLEUE
Frantzia
Paeoniak
33 ATAUNE USTIAPENA
Bizkaia
Zukaixka-erako landareak eta herrestariak
34 MIS HERRAMIENTAS DE JARDÍN
Asturias
Lan-tresnak eta lorategirako artisau-osagarriak
35 LIBRERÍA ELKAR LIBURUDENDA
Bizkaia
Liburudenda
36 MUNDO BEGONIA
Gipuzkoa
Begoniak

 

Datu praktikoak

  • Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.
  • Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
  • Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
  • Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da.

Ekintza osagarriak

  • Erakusketak: Arboretum-eko anfiteatroan, Basogintzarako hasien erakusketa eta BFAko " Martintxune " deitutako Mintegiko landare-erakusketa egongo da, interes bereziko aldeetako errekuperaziorako erabilitako landareena. Gainera, FERTINYECT konpainiaren presentzia izango dugu, prebentzioko tratamenduetan eta zuhaitzen apainketa berrikuntzan aurkezten dena.
  • Aisialdia: Azokagunearen barruan bisitariak txosna batean inguruko produktu desberdinak dastatzeko aukera izango du, baita Arboretumeko bidezidorretan zehar ibilaldiak egiteko ere.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es