Bizkaiko Campuseko Euskara Batzordea

Osaketa

Campuseko Euskara Batzordeko burua campuseko lan taldeko kide bat izango da. Gainerako kideak, berriz, honako hauek: ikastegietako zuzendaritza taldeetako ordezkari bana, edo beraiek izendatutako pertsonak; ikasleen ordezkari bat, campuseko Ikasleen Kontseiluak izendatua; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Campuseko Batzarreko kide izango diren administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkariek izendatua. Campuseko Euskara Batzordeko kideek bete beharko dituzte EHUko Euskara Batzordearen Hauteskunde Arautegian zehazten diren eskakizunak (2.2.a artikulukoak irakasle eta ikertzaileentzat, 3.2. artikulukoak ikasleentzat eta 4.12. artikulukoak AZPkoentzat).

Zereginak

Campuseko Euskara Batzordearen helburua euskararen erabilera bultzatzea izango da, kontuan hartuta campusaren egoera eta EHUren plangintza orokorra. Euskara Batzordeak aurreko ikasturteko jardueren txostena aurkeztuko dio batzarrari organo horrek ikasturte bakoitzean egingo duen lehenengo ohiko bileran.

Egungo osaketa

  • Batzordeburua:
    • Aitor Aranguren Iriarte (Euskara, Eleaniztasun eta Ikaslegorako Zuzendaria Bizkaiko Campusean)
  • Batzordekideak:
    • Jabi Moreno Martínez (Arte Ederren Fakultatea)
    • Galder Guenaga Garay (Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola)
    • Isabel Larrakoetxea Madariaga (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa)
    • Esteban Laraudogoitia Alzaga (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola)
    • Ainhoa Berciano Alcaraz (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola)
    • Igor Mintegia Arregi (Zuzenbide Fakultatea – Bizkaiko Atala)
    • Jose G.Urrutikoetxea Lizarraga (Bizkaiko Esperientzia Gelak)
    • Ernesto López Osa (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea)
    • Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
    • Elisabet Errandonea Ulazia (Lan Harremanen Unibertsitate Eskola)
    • Maider Kortajarena Rubio (Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskola)
    • Oihane Abarrategi Ranero (Meatzeen eta Herri Lanen Ing. Tek. Unibertsitate Eskola)
    • Agurtzane Ortiz Jauregi (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea)
    • Aingeru Basterretxea Bitorika (Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa)
    • Jose Javier Saiz Garitaonandia (Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
    • Kepa González Antona (AZPko ordezkaria)
    • Izendatu gabe (irakasleriaren ordezkaria)
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es