BOSQUE-VIDA-Que-es

Zer da Basoa?

UPV/EHUk erabaki zuen lehiaketa baterako deialdia egitea, ikerketa zientifikoari euren gorpua uzten dioten emaileen errautsak gordetzeko gune bat eraikitzeko Leioako Campusean.

Zade & Vilà Associats enpresak, eraikin bat ez bezala, fisikoki, ikusmenerako edo kontzeptuz sekula itxita egongo ez den gune bat sortzea proposatu zuen aurkeztu zuen proiektuan; biderik, aterik, ordenarik, zenbakirik eta mugarik izango ez duen gune bat... Baso bat, alegia.

Basoa aldaketari irekia dago; esan liteke bere gaia aldaketa dela. Bertan, banakoek eta horien ekintzek ez dute inor gogaitaraziko: lore-eskaintza, esaterako, osotasun edo multzo horri gehitzen zaion beste elementu bat izango da. Ordulari natural baten tankera ere badu, eguzkiarekiko duen kokaguneagatik denboraren iragaitea erregistratu baitezake. Eta soinu-tresna bat ere bada: haizea, hegaztien txioak eta hurbiltzen diren pausoak entzuteko aukera ematen baitigu.

Bizitzaren basoa bertako unitateek, 20 zuhaitzek, osatzen dute. Zuhaitz bakoitzak, berriz, 16 kutxa ditu.

Zuhaitzek, oro har, hiru zati dituzte: txorkoa, zimenduen oinarria estaltzen duena; bertan dago adierazita zuhaitzaren zenbakia, eta orientazio-koadrantearen eginkizunak ere beteko ditu.

Enborra, 14 m eta 18 m arteko garaierakoa, 4-6 mm-ko Corten altzairuzko bi xafladura eta 350 mm-ko hodia duena. Txorkoek eusten diete adaburuei, eta barnenan daude gordeta kutxak.

Hiru aldagai uztartzen dira:

  • Garaiera: 14, 16 eta 18 metro.
  • Inflexio puntua: garaieraren 1/3era, 1/2ra edo 2/3ra.
  • Eta angelua: 10º, 20º eta 30º, unitateen askotarikotasuna lortzeko.

Multzoaren antolaerarako, irudimenarekin, esku ireki batzuen irudiari jarraitu zaio (Txillida, 1985). Horiek zuhaitzen kokagunea eta inguruko topografiaren tratamendua definitzen dute.

Irudia
Irudia

Zuhaitz bakoitzaren hodiaren azpiko aldean, kutxa dago, goitik beherako zortzi apalekin. Profilaren planoan, ate mimetizatu bat, horiek guztiak babesteko. Zeharkako ebakidura egitura-irizpideen araberakoa da, nahiz eta formak ezaugarri picassoarra eduki. Gorantz doala, okertu egiten da, hodia inguratuta; eta horrek profil dinamiko eta liraina ematen dio.

Garaieraren erdialdean, zulo batzuk ditu, koloreetako beirek betetakoak; hala, errainuak ispilatzen dira lurzoruan.

.

Bizitzaren basorako aukeratutako tokia, hain zuzen, Campuseko eraikinetatik gertu dagoen mazela batean dagoen urtegi baten alboko soilgune bat da.

Lurzoruak paisaia osatuko du perspektiban dauden txorkoekin, goitik ispilatutako koloreekin eta urmaeleko uraren planoarekin. Soinu-paisaia ere izango da, altzairu-harizpien dilinek eta haizeak hodiak zeharkatzean egiten duen txistu-hotsak sortua.

Erdigunean, zuhaitz bat dago, olibondoa, tokiaren denborazkotasunaren lekukoa. Haren alboan, berriz, eserleku bat, azken bidaia egiteko. Dantek bihurtu zuen txalupa gogora ekarriko diguna.

Irudia