Eduki publikatzailea

Curso de Dirección de Instalaciones de Radiodiagnóstico Dental (irailaren 26tik 29ra)

Hortzetako Erradiodiagnostiko Ikastaroa diagnostiko medikoetarako x izpien instalazioak zuzenduko dituzten pertsonentzat

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/07

Ikastaroko izen-ematea formalizatzeko, interesdunek formulario hau bete eta 250 € sartu behar dituzte jarraian adierazitako banku kontuan: BBK: ES34 2095-0292-91-3239002403. Kontuaren titularra: UPV/EHU-Odontologia Klinika. OSO GARRANTZITSUA: diru-sarreraren agirian datu hauek jarri beharko dira, ordena honetan: CURSO RX/ABIZENAK, IZENA. Ordainketa egindakoan, horren berri eman behar da posta elektroniko bidez: clinica.odontologica@ehu.eus (gaia: CURSO RX).

 
Helburua: Hortzetako erradiodiagnostiko instalazioen zuzendari izateko gaitasuna lortzeko beharrezko ezagutzak eskuratzea.
(Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak homologatutakoa)
Nori zuzendua: Odontologoak eta estomatologoak
(beharrezkoa da tituluaren kopia konpultsatua eta NANaren fotokopia aurkeztea)
Plaza kop.: 60 plaza gehienez. UPV/EHUko lizentziatuak/graduatuak lehenetsiko dira (ordainketa ordenaren arabera)
Tokia:

Teoria: ZOOM bideokonferentzia Plataforma. Aurrez aurreko eskolak dira. Ikasleek egunero jasoko dute saiorako gonbidapena, posta elektronikoz eta whatsapp bidez, eta eskola hasten den orduan konektatuko dira kamera piztuta dutela. Apuntatuko da nor etorri den eta nor ez. Ikasleek ezingo dute eskolek irauten duten denboraren % 10 baino gehiago kanpoan egon. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko ikuskatzaileek edozein unetan ikuskatu dezakete ikastaroa, saio bakoitzerako gonbidapena jasotzen baitute, ikasleekin batera jasotzen baitute saio bakoitzerako gonbidapena.

Praktikak: UPV/EHUko Klinika Odontologikoko Hortzetako Erradiodiagnostikoko instalazioak, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Sarriena Auzoa z7g, 48940 Leioa (Bizkaia)

Iraupena: 2022ko irailaren 26tik 29ra
Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara
Antolatzailea: Odontologia Klinika Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Ikastaro-emailea: Radioprotección Consultores S.L.
Gaiak:

1. arloa. Oinarrizko kontzeptuak
2. arloa. X izpien ekipoen eta sorten ezaugarri fisikoak
3. arloa. Erradiazioaren magnitudeak eta neurria
4. arloa. Erradiazio ionizatzaileen eragin biologikoak
5. arloa. Erradiodiagnostiko instalazioen oinarrizko araudia eta legeria
6. arloa. Oinarrizko babes erradiologikoa
7. arloa. Erradiodiagnostiko instalazioetako babes erradiologiko espezifikoa
8. arloa. Kalitatea bermatzeko programa
9. arloa. Baldintza tekniko eta administratiboak

1. praktika. Erradiazio monitoreen eta dosimetro pertsonalen deskribapena eta erabilera
2. praktika. X izpien instalazioetako babes erradiologikoa
3. praktika. X izpien ekipo baten kalitate kontrola

Irakasleak: Mª Carmen Pérez Fernández
Kuota: Ikastaroan izena emateko eskubideak, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak onartutako eskuliburua barne: 250€
Izen-ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/clinica.odontologica/ikastaroan-izena-emateko-formularioa helbidean

Izena emateko epea ekainaren 15ean hasiko da eta irailaren 19an amaituko da.