instalaciones

Instalazioak

Odontologia Klinikako Zerbitzuak praktika klinikoak egiteko 62 besaulki ditu klinika ezberdinetan banatuta.

Gure bezeroei laguntza kliniko egokia bermatzeko beharrezkoak diren instalazioak ditu Klinikak. Kudeaketa-zerbitzua, bezeroarentzako arreta eta historia klinikoen artxiboa ditugu. Horietan, hiru langilek eta zuzendariak lan egiten dute. Gainera, materialen biltegia dugu eta langile-taldeko bi pertsonak lan egiten dute han. Esterilizazio-zerbitzu bat ere badugu hiru pertsonarekin. Halaber, berezko teknikari bat daukan hortz-protesien laborategi bat ere badugu. Horrez gainera, erradiologia zerbitzua eta ekipoen mantentze-lanak egiteko zerbitzua ere baditugu, UPV/EHUz kanpoko enpresa espezializatu batek kudeatuta. UPV/EHUko Odontologia Klinika Zerbitzuan etengabe berritzen dira ekipoak eta materialak, gure bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko.

galeria_instalaciones

Instalazioen argazki-galeria