Mikro_aurkez

Aurkezpena

NOTA SOBRE EL DESARROLLO DEL CONCURSO (22 de abril de 2015) "LOS RESULTADOS DE LA PRIMERA FASE DEL CONCURSO SE PUBLICARAN EN LA ESTA WEB EL 29 DEABRIL. LOS Y LAS PARTICIPANTES SELECCIONADOS/AS PARA PARTICIPAR EN LA SEGUNDA FASE PODRÁN ENTREGAR LOS ENSAYOS HASTA EL 13 DE SEPTIEMBRE, PARA QUE EL PERIODO DE EXAMENES NO AFECTE A LA CALIDAD DE LOS TRABAJOS ---------------------------------------------------------------- II EDIZIOA (URRIAK 30 - AZAROAK 30 - 1. FASEA) Deialdi honen bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Politika eta Administrazio Zientzia sailak, UPV/EHUren Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzarekin eta Betiko fundazioarekin batera, unibertsitate honetako ikasleak politikara baikortasunez hurbil daitezen sustatu nahi du. Honetarako, "Mikro-Polis" mikro saiakera lehiaketaren II. ediziorako deia egiten da, non 20 semifinalista hautatuko baitira, horietako biri 1.000 eurotako bana sari emango zaielarik, hurrenez hurren gaztelaniaren eta euskararen modalitateetan. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko edozein ikaslek 2015/2016 ikasturtean unibertsitate honek irakasten dituen graduetako batean matrikulaturik badago . Bakoitzak entsegu labur, original eta argitaragabe bat aurkeztua ahal izango du nahi duen gaiaren inguruan. Beti ere ulertuta egingo den ekarpenak politikarekiko hurbilketa behar duela izan, gizartearen problemak ebazteko bide baita. Halaber, bermatu behar da gaiaren dimentsio inklusiboa, ez bakarrik bere dimentsio linguistikoan (adibidez hitzkunza sexista ez eralbiltzen), baita eduki aldetik ere inklisibitatea lantzen.

Lehiaketaren helburuak eta metodologia

 

Lehiaketak politikaren irudi baikorra helarazi nahi dio iritzi publikoari, esangura zabalean, politika, problema gisa baino, ebazpide eta gizarte erronkei aurreko egiteko tresna gisa ikusiko bada.

Lehendabiziko fase batean, parte hartzaileek testu labur bat, 3.500 karakteretatik beherakoa (tarteak barne), idatzi beharko dute, beti ere titulu baten menpe egongo dena; aukera ere egonik euskal autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan proposatutako lau gaietan bana entsegu aurkezteko. 10 testurik onenak (eta bi ordezko) hautatuko dira.

Finalerdietarako hautatuko diren 20 testu, behin hautatu ondoren, bigarren entsegu bat egin beharko dute, 7.500 karakteretatik beherako (tarteak barne), zeinek hautatua izan deneko hizkuntz modalitatearen barruan. Bi entsegu hautatuko dira irabazle, bata gaztelaniazko modalitatean eta bestea euskarazko modalitatean, 1.000 eurotako bana sari jasoko dute, halabeharrez unibertsitate hezkuntzari loturiko gastuetara bideratuko direnak.
 

Originalen idazketa eta igorpena

 

Originalak lehiaketaren antolakuntzak diseinatutako plataformara (www.mikro-polis.eu) igoko dira Word formatuan, eskatzen diren datu guztiak beteta.
Testuak gaztelaniaz edo euskaraz idatziko ahal dira. Parte hartzaile bakoitzak hautu egin beharko du modalitateen artean (gaztelania edo euskara).
Honako zio hauengatik geratu ahal da hautaketa prozesutik at:
- Fase bakoitzean ezarritako karaktere kopurua ez errespetatu.
- Unibertsitatekoa ez izan, graduko ikasle gisa.
- Testuak epez kanpo igorri.
- Eskatutako betebeharrak ez bete (testuen jabetza eman, balizko tertulietan parte hartu eta beste).
- Hizkera sexista erabili.
- Politikoa denaren gerturapen ez positiboa aurkeztea, bere zentzu zabalean ulertuta positibo hitza. Alegia, politikoa arazoen eta erronka sozialen kudeaketarako tresna bezala.
Deialdia 2015eko urriaren 30ean irekiko da eta 2015ko azaroaren 30ean  itxiko, biak barne. Ez da igorpenik onartuko epez kanpo.
 

Hautaketarako prozedura

 

Hautaketa batzorde batek, Politika eta Administrazio Zientzia saileko eta proposatutako gaietako bakoitzean espezializatuta irakasleek osatutakoak, hautatuko ditu azken fasera iraganen diren kontakizunak. Semifinalistak hautatzeko irizpideak epaimahaiak definituko ditu, gaia behar bezala tratatzeko bermea oinarri hartuta, baina beti hartuko dira kontutan entseguaren originaltasuna, hizkera inklusiboaz idaztea eta esangura gardena. Halaber, ikusmolde kritikoa eta edukien sakontasun teoriko eta aplikatua ere balioetsiko da, baina, kasu guztietan oro, sine qua  non baldintza izango da politikari ebazpiderako tresna gisa eta positiboki begiratzea.

Bigarren txandan, ikasle semifinalistek 7.500 karakteretako entsegua idatzi beharko dutehasieran proposatu hizkuntza berdinean. Epaimahai batek, ospe aitortuko pertsonalitateek osatuta, hautatuko du kategoria bakoitzeko azken irabazlea. Hautatutako ikasleek bigarren lauhilebetean eta aurrerago zehztuko diren datetean, igorri beharko du antolakuntzari, finalera aurkeztuko duen entsegua.

Antolakuntzak bere gordetzen du saria kentzeko eskubidea baldin eta, erabakia eta gero, jakiten bada kontakizuna irabazleak ez eta beste inork idatzi duela. Epaimahaiaren erabakia, bai lehenengo zein bigarren fasean, apelaezina izango da. Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
 

Saria

 

Micro-polis saria ematea UPV/EHUren Politika eta Administrazio Zientzia sailak gestionatuko du eta bere ardura izango da emandako zenbateko ekonomikoa unibertsitate irakaskuntzari loturiko gastuetara bideratu dela bermatzea.

Saria 1.000 eurotakoa izango da bi modalitateetako bakoitzean (gaztelaniaz zein euskaraz), Betiko fundazioak eta UPV/EHUren Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak emanak.