genero_eusk2

Politika zientzia, feminismoa eta generoa

Analisi politikorako gerturatze oro ez litzateke erabatekoa izango ikuspegi feminista kontuan hartu gabe. Hori dela eta, Politika eta Administrazio Zientzia Sailak genero ikuspegia eta begirada feminista lantzen ditu, bere jarduerak barne hartzen dituen bi eremu zabal abiapuntutzat hartuta.

Feminismoa, generoa eta ikerketa

Sailean dauden politikaren, generoaren eta feminismoaren arloetako hainbat irakasle eta ikertzaile espezializatuk askotariko ikerketa proiektuak gauzatzen dituzte, gizartearen begirada soziopolitikoa emakumeen beharretara eta esperientzietara egokitzeko helburu orokorrarekin.

Zerrenda osatzeke

Argitalpenak

Zerrenda osatzeke

Feminismoa, genero eta irakaskuntza

Irudia

Sailak konpromisoa hartu du ikasgeletan, irakaskuntzaren bidez, politika zientzia ikuspegi feministatik hausnartzeak dakartzan inplikazioak agerian uzteko. Zeregin hori hainbat eratara gauzatzen da: zeharka, graduko irakasgaietan; eta modu espezifikoan, graduondoko irakaskuntza eskaintzan.

 


Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
- Politika Publiko Sektorialak
- Portaera Politikoa
- Aldaketa eta Gatazka Politikoa
- Nortasunak eta ideologiak


Gizarte Langintzako Gradua
- Gizarte Partaidetza eta Komunitate Garapena


Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterra
- Teoria Politiko Feminista
- Berdintasun Politikak


Partaidetza eta Komunitate Garapena Masterra
- Teoria Politiko Feminista
- Genero ikuspegidun metodologia
- Demokrazia eta Feminismoa (masterreko modulua)