info_vision general

Ikuspegi orokorra

Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua lau urtetan dago egituratuta. Lehenengo hiruretan irakasgai ardatzak eta nahiteazkoak ematen dira eta azken urtean, berriz, hautazko irakasgaiak baino ez.

Honako hiru ibilbide hauek bereizten dira lizentzian: Analisi Politikoa, Administrazio Publikoa eta Nazioarteko Harremanak.

Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua osatzen duten irakasgaien zerrenda web-orri honetan eskuratu daiteke, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Saileko irakasleek emandako irakasgaietan informazio zehatzagoa jasoko duzue, irakasleari, ikasgelako eta tutoretzako ordutegiei, irakasteko lekuari, irakasgaiaren programa teoriko eta praktikoari, oinarrizko edukiari eta bibliografiari buruz.