Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Unibertsitate Masterra

Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Unibertsitate Masterra

AURKEZPENA

Master hau (60 ECTS) askotariko ezagutza esparruetatik etorritako graduatuei zuzenduta dago, zehazki: toxikologia, kimika, ekologia, animalien osasuna, osasun publikoa, itsas zientziak eta ingurumen zientziak. Prestakuntza gehigarria eta erabilgarria ematen die hainbat diziplinetako graduatuei, ekosistemaren osasunaren ebaluazio biologikoa egiteko helburuarekin (itsasokoa eta ibaietakoa edo lurrekoa).

Masterraren prestakuntzak barne hartzen dituen alderdi nagusien artean honako hauek daude:
- Ingurumen kutsatzaileen helmuga, banaketa eta portaera
- Toxikologia zelularra eta molekularra
- Ingurumen kutsadurari aurka egiteko mekanismoak
- Ingurumen kutsaduraren biomarkagailuak
- Ekotoxikologia
- Ingurumen kalitatea eta ingurumen arriskuaren ebaluazioa
- Bioerremediazioa

IKT masterrak UPV/EHUko irakasleen ikerketarako ahalmena du oinarri, eta gertuko ingurune geografikoko (AZTI, NEIKER, GAIKER) edo zientifikoko (INIA, Madril) arlo honetako ikertzaile aktiboenek osatzen dute. Hori dela eta, master honen euskarri nagusiak hauek izango dira: azpiegitura zientifiko-teknologikoen erabilgarritasuna, ikertzaileen masa kritikoa, ikerketa ildoen osagarritasuna eta taldeen arteko lankidetza (ikerketa arlo honen testuinguruan).

Ikerketa ildoak:
- BIOLOGIA ZELULARRA INGURUMEN TOXIKOLOGIAN
- ITSAS KUTSADURA
- LURREN KUTSADURA ETA BERRESKURAPENA
- INGURUMEN ARRISKUAREN EBALUAZIOA
- INGURUMEN ARLOKO KIMIKA ANALITIKOA

Irakasgaiak gaztelaniaz eta/edo ingelesez izango dira. Masterreko tesia gaztelaniaz eta/edo ingelesez eta/edo euskaraz egin daiteke.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es