Ogi apurrak

Aurkezpena

Materialen Fisika Saila (MFS) 1987. urtean sortu zen, unibertsitatearen erreforma-legea indarrean sartzearekin batera. Batez ere, EHUk Donostian duen Kimika Fakultateko Fisika eta Matematika arloetako irakasleak elkartu ziren sailean.
Bestalde, sail honek garrantzi handia hartu du azken urteotan Materialen Fisika ikerketa ildoan eta bere eraginari esker hainbat ikerketa-zentro ireki dira inguruan, hala nola "Donostia International Physics Center" (DIPC) Fundazioa, "Materialen Fisika Zentroa" CSIC-EHUko zentro mistoa, eta berriki zabaldutako  "CIC nanogune" Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa.
Testuinguru horretan, sailak martxan jarri du orain dela gutxi "Master in Nanoscience" graduatu ondoko master ofiziala,  zentro berri horien lankidetza estuarekin. Era berean, aurrekoari lotuta, "Physics of nanostructures and advanced materials" doktorego-programa sortu berri da. Bi ekimen horiek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Kalitate Aipamena jaso dute.

2012ko otsailaren 1(e)an onetsitako sailen oinarrizko arautegiak, sailaren  funtzionamendua arautzen du.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es