ZUZENDARIAREN AURKEZPENA

Web orri hau sortu da interesatuta dauden pertsonei Sailaren inguruko oinarrizko informazioa azkar eta aprobetxatzeko moduan eskuratzea errazteko, edozein dela ere gaia: irakasleak eta ikertzaileak, ikerketa eremuak, ikastaro eskaintza, hitzaldiak eta mintegiak, izen-emateko eta matrikulak egiteko prozedurak…

Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Sailean, profesional talde aipagarri bat dago, unibertsitatean irakasten eta ikertzen esperientzia handia duten profesionalen talde bat hain zuzen.

Sail honen ezaugarrietako bat  lanerako duen dinamismoa eta gaitasuna da, eta hori argi geratzen da Saileko kideek unibertsitatea dibulgatzeko, zabaltzeko eta hedatzeko bultzatzen dituzten proiektuen eta jardueren aniztasunarekin, betiere irakaskuntzako kalitatearekiko eta zorroztasun zientifiko eta akademikoarekiko konpromisoa aldera batera utzi gabe. Gure iritzian, eta lehenengo printzipio gisa, unibertsitatean hausnartzeak eta ikertzeak ez du ezertarako balio hausnarketa eta ikerketa horien emaitzak komunitate zientifikoari eta, oro har, gizarteari jakitera ematen ez bazaizkie, honelako ekimenen bidez; ekimen hauei esker, gainera, talde hausnarketa dinamizatzen da, gure arlo zientifikoan, eta horrek elkar aberastea dakar. Hala, Eduardo Chillidak Euskal Herriko Unibertsitateko sinbolo bihurtu zuen Zientziaren Zuhaitzaren goiburuko lema betetzen dugu:  "eman ta zabal zazu".

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historiaren arloan, eskaintza anitza da: graduondoko berezko tituluak (masterrak eta doktoregoak), ikastaro espezifikoak, mintegiak eta konferentzia zikloak. Irakaskuntza eta jarduerak anitzak dira; koherenteak dira, nola planteamenduetan hala helburuetan; kalitatez bikainak dira; eta oso harrera ona izaten dute.

Web orri honek balio beza komunikatzeko tresna gisa ere, bisitatzen duena gu ezagutu gaitzan eta gurekin harremanetan jar dadin.

 

José Luis de Castro Ruano

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es