inf_acogida_al_alumnado

Desgaitasunak edo/eta hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen harrera

Desgaitasun ziurtagiria duten ikasleek egokitzapenak eskatzeko prozedura

Matrikula egin ondoren, unibertsitateko ikasketetan egokitzapenak eskatzeko, ondoren zehazten den prozedurari jarraitu beharko diozu, lehenbailehen:

  1. GAUR aplikaziora sartzea UPV/EHUren web orriaren bidez http://gestion.ehu.es/gaur. Sartzeko, matrikularen gordekinaren ondoan ematen den erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili behar dira.
  2. Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua" aukera.
  3. Desgaitasun Zerbitzua" atalean, hautatu "Egokitzapen-eskaera" aukera.
  4. Eskabidea betetzea:

4.1. EHUn egokitzapen-eskaerarik izan ez duten ikasleak:

  • Desgaitasun ziurtagiria aplikazioan igotzea.
  •  Desgaitasun ziurtagirian diagnostikoa agertzen ez bada, ikaslearen egoera egiaztatzen duten txosten medikoak edo psikopedagogikoak aplikazioan igotzea.
  • Erantzukizuneko aitorpena betetzea eta dokumentazioaren atalean igotzea, “Ikasle berriak: erantzukizuneko aitorpena” hautatuz.
  • Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartzea.
  • Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratzea.
  • Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.

4.2. UPV/EHUn sartzeko ebaluazio probetan aldez aurretik egokitzapenak eskatu dituzten ikasleak:

  • Dokumentazio berria aurkeztu edo aldatu nahi izanez gero, bidali helbide elektroniko bat helbide honetara: discap@ehu.eus
  • Erantzukizuneko aitorpena betetzea eta posta elektronikoz bidaltzea discap@ehu.eus helbidera.
  • Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratzea.
  • Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.
  1. Zerbitzuak egokitzapen eskaera balioztatuko du
  2. Ikasleak, "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez, eskaeraren egoera (onartua, onartu gabea, ukatua) kontsultatu ahal izango du.

Desgaitasun ziurtagirik ez duten ikasleek egokitzapenak eskatzeko prozedura

  1. Idatzi helbide elektroniko bat discap@ehu.eus helbidera, GAUR aplikazioan egokitzapenak eskatzeko behar den moduluan alta emateko:
  • Izena, abizenak eta NAN zenbakia adierazi
  • Erantzukizuneko Aitorpena beteta erantsi
  1. Zerbitzuaren helbide elektroniko bat jasoko duzu GAUR aplikazioan alta eman zaizula eta egokitzapen-eskaera egin dezakezula adieraziz.
  2. GAUR aplikaziora sartzea UPV/EHUren web orriaren bidez http://gestion.ehu.es/gaur. Sartzeko, matrikularen gordekinaren ondoan ematen den erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili behar dira.
  3. Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua" aukera.
  4. "Desgaitasun Zerbitzua" atalean, hautatu "Egokitzapen-eskaera" aukera.
  5. Eskabidea betetzea:

6.1. EHUn egokitzapen-eskaerarik izan ez duten ikasleak:

  • Ikaslearen egoera egiaztatzen duten txosten medikoak edo psikopedagogikoak GAUR aplikazioan igotzea.
  • Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartzea.
  • Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratzea.
  • Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.

6.2. UPV/EHUn sartzeko ebaluazio probetarako egokitzapenak eskatu dituzten ikasleak:

  • Dokumentazio berria aurkeztu edo aldatu nahi izanez gero, discap@ehu.eus zerbitzua bidali behar da.
  • Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratzea.
  • Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.
  1. Zerbitzuak egokitzapen eskaera balioztatuko du
  2. Ikasleak, "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez, eskaeraren egoera (onartua, onartu gabea, ukatua) kontsultatu ahal izango du.

ikasle berrien harrera