inf_seguimiento

Desgaitasunak edo/eta hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen jarraipena

Irudia

Egokitzapen eskaerak kudeatu ondoren, zerbitzuak ikasturtero egiten duen erroldan datuak sartzen ditu. Errolda honek ikasleen beharrak jasotzen ditu eta, Fakultate eta Eskolen koordinazioarekin, dagozkion irakasleekin eta unibertsitateak dituen beste zerbitzu batzuekin campus desberdinetan jarraipena egiteko baliagarria da.

Ikastegi bakoitzak koordinatzaile bat du zerbitzuarekin elkarlanean aritzeko. Zentroetako koordinatzaileen zerrendak  kontsulta itzazu.

Egokitzapen eskaera egin duten eta azterketetarako baliabideren bat (ordenagailua, aparteko gela, altzari egokituak, laguntzarako langileak, etab.) onartuta duten ikasleek egin beharreko azterketetarako baliabide horiek eskatzeko honako prozedura honi jarraitu beharko diote

Ikasleek ikasturtero aurkeztu beharko dute eskaria, matrikula egiterakoan, eta premietan aldaketarik egon bada, adierazi egingo dituzte.. GAUR aplikazioak eskaria berritzeko aukera ematen du, matrikularen prozesuan bertan (automatrikula)

bideo alumnado de grado