Finantza eta Ekonomia Kuantitatiboak Doktorego Programa

Nazioko unibertsitate artekoa

Aurkezpena

Hezkuntza Ministerioaren kalitate aipamena jaso duten bi doktoregoren fusio gisa (Finantza eta Ekonomia Kuantitatiboak doktoregoa eta Economic Analysis and Policies doktoregoa) sortu da doktoregoa. Doktorego programa unibertsitate artekoa da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea). Programan parte hartzen duten sailen jarduera akademikoaren barruan, aldizka mintegiak eta ikerketa ikastaroak egiten dira, eta doktoregoko ikasleek horietara joan behar dute beren ikertzaile prestakuntzaren zati gisa.
Erakunde laguntzaileak: Ahorro Corporación Financiera, S.V., S.A. Bilbao Bizkaia Kutxa BBK Gestión, S.G.I.I.C., S.A. Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. (BBVA) Intermoney Valora Consulting, S.A. Serfiex, Servicios Financieros Experimentales, S.A. Banco Sabadell, S.A. Fundación Cajas de Ahorros (FUNCAS) Consulnor Servicios Financieros SV, S.A.
Titulazioaren gaitasunak:
Analisi ekonomikoa sistematikoki ulertzea eta errealitate ekonomikoaren ezagutzan aurrerapenak izango diren ekarpenak egiteko behar diren teknikak eta tresnak menderatzea.
Ekonomian ikerketa prozesu bat seriotasun akademikoz sortzeko, diseinatzeko, praktikan jartzeko eta erabiltzeko gaitasuna.
Ikerketa original baten bidez, Ikerketa original baten bidez, ekonomiaren eremuan jakintzaren mugak zabaltzen laguntzeko gaitasuna. Horren zati batek, gutxienez, argitalpen erreferentziatua merezi beharko du maila nazionalean edo nazioartekoan.
Analisi kritikoa eta ekonomiaren eremuko ideia berri eta konplexuen ebaluazioa eta laburpena egiteko gaitasuna.
Kideekin, komunitate akademiko osoarekin eta gizartearekin oro har bere jakintza arloari buruz hitz egiteko gaitasuna.
Testuinguru akademiko eta profesionaletan, ekonomiaren eremuan garatutako aurrerapen zientifikoa sustatzeko gaitasuna.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es