Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Doktorego Programa

Aurkezpena

Doktorego programa honen helburu nagusia da prestakuntza eskaintzea hizkuntza teknologiarekin lotutako ikerketa ildoetan, bai hizkuntza mintzatuaren eta idatziaren prozesamendu automatikoaren alderdian, bai hizkuntzalaritzaren alderdian.

Hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduari buruzko doktorego programa hizkuntzaren teknologien arloaren barruan dago. Arlo hau garrantzi handia hartzen ari da azken urteotan mundu mailan, batik bat aplikazio batzuk ezagun bihurtu direnetik, hala nola itzulpen automatikoa (translate.google.com), komunikazioa Smartphoneekin ahotsaren bidez (Apple) eta Googlek teknologia hori gehitzea bere bilaketetan emaitzak hobetzeko. Aldi horretan, hizketaren prozesamendua, itzulpen automatikoa, dokumentuen bilaketa eta sailkapena egunero erabiltzen diren aplikazioen artean sartu dira komunikazioaren teknologien ohiko erabiltzailearentzat. Gailuen eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen arteko elkarrekintzan ere hobekuntza nabarmena lortu da.

Doktorego programa honen helburua da erronka teknologiko berri horiei erantzuteko gai diren ikertzaileak prestatzea.

Masterra doktorego programa honetan sartzen da zuzenean eta Erasmus Mundus EMLCT (Language and Communication Technologies) master gisa aitortu da 2013-2017 aldirako; horrek adierazten du Europa mailan interes berezia duen arlo bat dela.

Programa honetan prestatutako doktoreek ezaguerak eta trebetasunak eskuratzen dituzte I+G+Bko ildo hauetan proiektuak garatzeko:
-Informazioa gordetzea eta berreskuratzea
-Hizkuntzaren Ingeniaritzako oinarrizko teknikak eta hizkuntza baliabideak garatzea
-Laguntza funtzionaltasunak testu tratamendurako testuinguru ofimatikoan eta itzulpengintzan
-Hizkuntzalaritza aplikatua
-Hizketa teknologiak
-Ulermen digitala
-Semantika, Logika eta Arrazoibidea

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 4. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 8. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es