Aurkezpena

Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika) Sailak Estatistika, Ekonometria eta antzeko gaiak ematen ditu Bilboko (Sarriko) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Donostiako Ordezkaritzan (Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan kokatua) eta Gasteizko Ordezkaritzan (Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan kokatua). 

Saila 1991n sortu zen, antzinako Ekonomia Analisiaren Saila hiru sail berritan bereizi zenean:

  • Ekonomia Analisiaren Oinarriak

  • Ekonomia Aplikatua II (Ogasun Publikoa eta Zerga Zuzenbidea)

  • Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika).

2001ean, Ekonomia Analisiaren Oinarriak Saila bi sailetan bereizi zen (Ekonomia Analisiaren Oinarriak I eta Ekonomia Analisiaren Oinarriak II).

Formalki bereizita egon arren, aurreko Sailek lotura informalak mantentzen jarraitzen dute. Hain zuzen, Sail honek Ekonomia Analisiaren Oinarriak II Sailarekin kolaboratzen du Banka eta Finantza Kuantitatiboak masterraren programan; eta aldi berean, Ekonomia Analisiaren Oinarriak Sailarekin eta Ekonomia Publikoaren Institutuarekin (aipatutako Sailetako kide batzuek erakunde horretan parte hartzen dute edo parte hartu dute) kolaboratzen du, 'Ekonomia: ekonomia analisirako tresnak' masterra ematen. Gainera, Sail hauek hainbat mintegi-ziklo partekatzen kolaboratzen dute.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es