Ikuspegi Orokorra (Ikerketa)

Sail honen helburu nagusietako bat ahal den heinean zientziaren aurrerapenean eta garapenean laguntzea da, hain zuzen ere, Ekonomia Aplikatuan eta Ekonomiarako eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboetan, edo antzeko arloetan; besteak beste, Ekonomia Analisiaren Oinarrietan, Finantza edo Estatistika Ekonomian eta Ikerketa Operatiboan. Helburu hori lortzeko, irakasleek banaka edo taldean garatu ohi dute beren ikerketa-jarduera, eta komunikazioen bidez ezagutarazten dute, biltzar zientifikoetan, aldizkari zientifikoetan artikuluak argitaratzen, liburuak argitaratzen, etab.

Sailak finkatutako bi ikerketa-talde mantentzen ditu: Ekonometriako Ikerketa Taldea (Econometrics Research Group, ERG) eta Aldagai Anitzeko Analisiaren, Optimizazioaren eta Egozpen Tekniken Ikerketa Taldea. Bi taldeetako ikertzaileak Eusko Jaurlaritzaren edo EHUren ikerketa-proiektuen deialdi publikoetara aurkeztu ohi dira, nola estatu mailakoetara, hala Europa mailakoetara. Hala, normala da edozein unetan Sailean hainbat ikerketa-proiektu egotea, indarrean.

Saileko irakasle-doktoreek Master-programetan irakasgaiak emateaz gain, Masterreko ikasleen lehenengo ikerketa-lanak zuzentzen dituzte, alegia, Master Amaierako Proiektu gisa aurkezten direnak; eta kasu batzuetan, behin masterra amaitu ostean, Doktoregoarekin jarraitzeko erabakia hartzen duten ikasleek doktorego-tesiak zuzentzen dituzte.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es