presentacion

eCampusen aurkezpena

eCampus UPV/EHUko zerbitzu bat da, hots, ikaskuntza eta irakaskuntza telematikoarekin, bai arauzko prestakuntzan bai etengabeko prestakuntzan, zerikusia duten alderdi guztiak gestionatzeaz eta garatzeaz arduratzen den zerbitzu bat. Horien artetik, azpimarratu behar da, ikaskuntza-irakaskuntza prozesurako lanari begira, unibertsitateak irakasleen eskura gela birtualen kudeaketarekiko ematen duen laguntza.

Gainera, eCampusek multimedia grabazioko zerbitzuak eskaintzen ditu eta unibertsitateko eragileek zerbitzu horiek erabili ahal dituzte beren jarduerak zabaltzeko.

Bestalde, eCampusek, G9-ko Unibertsitatearteko Campus Birtualeko unibertsitateekin lankidetzan, teknologia berriekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza eskaintzen die irakasleei. eCampus, azken finean, estrategia eta garapen berriak noiz agertuko zain dago beti, hezkuntza komunitateari eskaintzeko.