Ogi apurrak

eGelari buruzko material lagungarria

Gradu eta Master Ofizialetako gela birtualen zerbitzua eGela da. Zerbitzuaren plataforma, pasa diren ikasturteetan bezala, Moodle da, baina bertsio berria. Ondorengo dokumentuetan izango diren aldaketa eta nobedade garrantzitsuenak azaltzen dira

Nabigazioa eta Kudeaketa

Moodle-eko aurreko bertsioetako hainbat aukera orrialde desberdinetan azaltzen ziren hainbat menu eta erlaitzetan sakabanaturik aukitzen ziren. Bertsio berrian ordea, bloke bitan banatzen dira: Nabigazioa eta Kudeaketa. Bloke hauek ezkerraldean azaltzen diren arren, erabiltzaileak mugitu edo ezkutatu ditzake.

Ikastaroaren ezarpenak

Ikasgela bakoitzean, Kudeaketa izeneko blokearen baitan Ikastaroaren Kudeaketa atalean Ezarpenak editatu aukera aurki dezakegu. Honek,  ikastaroaren ezarpen orokorrak zehaztea ahalbidetzen duen formularioa zabaltzen du. Ondorengo dokumentuan dauden aukerak aztertu eta berauek nola antolatu diren azaltzen da.

Matrikulatutako erabiltzaileak atala

eGela-n GAURen matrikulatuta azaltzen diren ikasleak automatikoki kargatzen dira Ikasgela Birtualen Kudeatzailean ikasgela baten eskaria egitean.
Baina eGela-ko  ikasgeletan beste erabiltzaile batzuk ere sar daitezke. Dokumentu honek kasu honetan ikasleak nola sartu/atera azaltzen du.
 

Baliabideen kudeaketa

 Dokumentu honek, baliabideen kudeaketan, berritasunak zeintzuk diren azalduko du eta baita, hauek nola kudeaketa azkarrago bat ahalbidetzen duten.

Galdera-bankuak eta galdetegiak

Galdera-bankua, hain justu, gure ikastaroko galdetegietan galderak txertatzeko modua antolatzen eta kudeatzen lagunduko digun tresna da. Galdera-bankutik galderak sortu edo editatu ahal izango ditugu, kategoriatan antolatu eta inportatu zein esportatu. Ondoren, galdera hauek galdetegi baten baitan sartzeko aukera izango da, non zehaztu ahal izango diren, besteak beste, aukera kopurua, epeak...  

Zereginen kudeaketa

eGelan inplementatutako Moodle bertsioan, aldatu egin dira zereginak konfiguratzeko aukerak; aldaketa horiei esker, hobetu egin da formularioen atal batzuen antolaketa, eta funtzionaltasun berri batzuk atxiki zaizkio, hala nola, taldeen kudeaketa eta kalifikazio-metodo berriak, ebaluazio-gidak eta errubrikak esaterako.

UPV/EHU segurtasun kopiak blokea

Bloke honek irakasle rola duen erabiltzaileari, bere segurtasun kopia eta hauei lotutako geletako fitxategien deskarga ahalbidetzen dio.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es