aulas virtuales profesorado cambio curso faqs

Ikasturte aldaketaren inguruko ohiko galderak 2018/19 - 2019/20

GELA BIRTUALEN KUDEATZAILEA – Ikasturte aldaketa

1. Zer da Gela Birtualen Kudeatzaile eta zertarako erabiltzen da?

Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIA (https://gestion.ehu.es/gav) irakasle bakoitzari bere irakaskuntza enkarguari lotutako (bai Gradu, Master Ofizial, Doktoretza Programa eta baita Zeharkako Gelak) eGelako (https://egela.ehu.eus) gela birtualak kudeatzeko aukera ematen dion aplikazioa da (alta eman, existitzen den ikasgela batean sartu, taldeak bateratu…).

2. Nola daki Gela Birtualen Kudeatzaileak zeintzuk diren irakasle bakoitzari dagozkion irakasgaiak?

Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIA (https://gestion.ehu.es/gav) GAURen agertzen den indarrean dagoen ikasturteko irakaskuntza enkarguarekin lotuta dago eta horren arabera, irakaslegoari aukera ematen dio ikasturteko edozein momentutan eGela 2019/20ko  gela birtualak sortu eta kudeatzeko...

3. Posible al da bi ikasturte desberdinak aldi berean Gela Birtualen Kudeatzailea aplikazioan aktibatuta egotea?

Ez, ez da posible ikasturte desberdinak aldi berean egotea, Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIA  (https://gestion.ehu.es/gav) ikasturte bati lotuta egon daiteke bakarrik. Beraz, 2019/20 ikasturte berria ireki ahal izateko, lehenik eta behin GAUR 2018/19 ikasturtearekiko lotura kendu eta GAUR 2019/20 ikasturtearekikoa jarri beharko da.

Ikasturtearen aldaketa Gela Birtualen Kudeatzailean:

  • 2019ko ekainaren 17ra arte GAUR 2018/19 irakaskuntza enkarguarekiko lotura izango du eta eGela 2018/19 plataforman gela berriak sortzeko eskariak egin ahal izango dira.
  • 2019ko ekainaren 18-19-20an zerbitzuz kanpo egongo da eta ezin izango da eskaririk egin.
  • 2019ko ekainaren 21etik aurrera GAUR 2019/20 irakaskuntza enkarguarekiko lotura izango du eta eGela 2019/20 bidez plataforman gela berriak sortzeko eskariak egin ahal izango dira.

Horrek ez dauka eraginik dagoeneko eGela 2018/19 plataforman dauden gela birtualetan, irakasleek eta ikasleek 2019ko irailaren 27ra arte etenik gabeko zerbitzua izaten jarraituko baitute.

4. Noiz arte egin daitezke Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez eGela 2018/19 gela birtual bat sortu ala kudeatzeko eskaria?

2019ko ekainaren 17ra arte, Gela Birtualen Kudeatzaileak (https://kudeaketacvb.ehu.es) GAUR 2018/19 ikasturteko irakaskuntza enkarguari lotuta izango da eta eGela 2018/19 gela birtualak sortu ala kudeatzeko aukera emango du.

Data horretatik aurrera ezinezkoa izango da eGela 2018/19 plataformarako eskari berririk egitea.

Horrek ez dauka eraginik dagoeneko eGela 2018/19 plataforman dauden gela birtualetan, irakasleek eta ikasleek 2019ko irailaren 27ra arte etenik gabeko zerbitzua izaten jarraituko baitute.

5. Noiztik egin daitezke Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez eGela 2019/20an gela birtual bat sortu ala kudeatzeko eskariak?

2019ko ekainaren 21etik aurrera, Gela Birtualen Kudeatzailea BERRIAk (https://gestion.ehu.es/gav) GAUR 2019/20 ikasturteko irakaskuntza enkarguari lotura izango du eta eta eGela 2019/20an gela birtualak sortu ala kudeatzeko aukera emango du, irakaskuntza enkargua grabatuta dagoen heinean.

Horrek ez dauka eraginik dagoeneko eGela 2018/19 plataforman dauden gela birtualetan, irakasleek eta ikasleek 2019ko irailaren 27ra arte etenik gabeko zerbitzua izaten jarraituko baitute.

6. Izango al da geldialdi teknikoa Gela Birtualen Kudeatzailean ikasturtearen aldaketa egiteko?

Bai, 2019ko ekainaren 18 eta 20ra bitartean Gela Birtualen Kudeatzailea (https://kudeaketacvb.ehu.es) zerbitzuz kanpo egongo da GAUR 2019/20 ikasturteko irakaskuntza enkarguarekiko lotura egiteko.

Geldialdi honek ez dauka eraginik dagoeneko eGela 2018/19 plataforman dauden gela birtualetan, irakasleek eta ikasleek 2019ko irailaren 27ra arte etenik gabeko zerbitzua izaten jarraituko baitute.

eGela – Ikasturte aldaketa

7. Noiz arte erabil daiteke eGela 2018/19?

eGela 2018/19 plataformak etenik gabe 2019ko irailaren 27ra arte jarraituko du martxan. Irakasleek eta ikasleek euren gela birtualetan sartzeko aukera izango dute.

8. Posible al da eGela 2018/19rekin lan egiten jarraitzea 2019ko ekainaren 17tik 19ra, geldialdi teknikoa den bitartean?

Bai, posible da eGela 2018/19rekin lan egiten jarraitzea egun hauetan, aurten geldialdiak Gela Birtualen Kudeatzailean (https://kudeaketacvb.ehu.es) bakarrik izango baitu eragina. Gela Birtualen Kudeatzailea zerbitzuz kanpo egongo da.

Geldialdi honek ez dauka eraginik dagoeneko eGela 2018/19 plataforman dauden gela birtualetan, irakasleek eta ikasleek 2019ko irailaren 27ra arte etenik gabeko zerbitzua izaten jarraituko baitute.

9. Posible al da eGela 2018/19rekin lan egiten jarraitzea Gela Birtualen Kudeatzailea 2019/20 ikasturte berriari lotu ondoren?

Bai, posible da eGela 2018/19rekin lan egiten jarraitzea Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIA (https://gestion.ehu.es/gav) 2019/20 ikasturte berriari lotu ondoren, hau da GAUR 2019/20rekiko lotura egin ondoren.

Ezin izango da 2018/19 ikasturterako gela birtualen gaineko eskari berririk egin, baina dagoeneko eGela 2018/19 plataforman dauden gela birtualetan, irakasleek eta ikasleek 2019ko irailaren 27ra arte etenik gabeko zerbitzua izaten jarraituko dute.

10. Noiz has daiteke eGela 2019/20 plataforman lan egiten?

2019ko ekainaren 21etik aurrera Gela Birtualen Kudeatzailea BERRIAk (https://gestion.ehu.es/gav) GAUR 2019/20 ikasturteko irakaskuntza enkarguarekiko lotura izango du eta eGela 2019/20 plataforman gela birtualak sortu eta kudeatzeko aukera emango dio irakaslegoari, 2019/20 ikasturteko irakaskuntza enkargua grabatuta dagoen heinean. Hala ez bada, ezin izango dira eGela 2019/20 gelak sortu ala kudeatu.

11. Posible al da 2019/20ko irakaskuntza enkargua grabatu gabe izanez gero, eGela 2018/19an plataforman gela birtualak sortzea?

Ez, ezinezkoa da 2019/20ko irakaskuntza enkargua grabatu gabe izanez gero eGela 2019/20an gela birtualak sortzea. Eskariak Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez (https://gestion.ehu.es/gav) egiten dira, eta honek GAURen grabatuta dagoen irakaskuntza enkargua irakurtzen du. Grabatuta egon ezean ez zaio inolako irakasgarik azalduko eta ezinezkoa izango da eskaririk egitea.

12. Posible al da eGela plataforman bi ikasturte desberdinak aldi berean aktibatuta egotea?

Bai, eGela plataformak "ikasturte arteko aldian" (aurten ekainaren 21etik irailaren 27ra arte) eGela 2018/19 eta eGela 2019/20 aldi berean erabiltzeko aukera ematen du.

2019ko irailaren 27tik aurrera ordea, eGela 2019/20 bakarrik izango da eskura.

OHARRA: tarte honetan lan egiten ari den esparruarekin arreta berezia izatea gomendatzen da, bi ikasturteak ez nahasteko.

13. Nola sar daiteke eGela 2018/19 eta eGela 2019/20 plataformetan ikasturte arteko aldi honetan?

2019ko ekainaren 21etik irailaren 27ra bi esteka egongo dira eskura:

OHARRA: tarte honetan lan egiten ari den esparruarekin arreta berezia izatea gomendatzen da, bi ikasturteak ez nahasteko.

14. Izango al da geldialdi teknikoa eGela plataforman ikasturtearen aldaketa egiteko?

Ez, eGela  zerbitzuak ez du geldialdirik izango ikasturtearen aldaketa prestatzeko. eGela 2018/19 eta eGela 2019/2020 uda osoan martxan egongo dira. Baina esan bezala, 2019ko irailaren 27an eGela 2018/19 itxiko da.

eGela – Segurtasun Kopien "Biltegia", "Nire Biltegia" eta "Biltegia Eguneratu"

15. Zer da Segurtasun Kopien "Biltegia" eta zer da "Nire Biltegia"?

"Biltegia" eGela eta Moodle ikastaro birtual guztien segurtasun kopiak biltzen diren zerbitzariko gunea da. Gela birtual bakoitzeko segurtasun kopia bat izango da eta dagokion irakasleen esku izango da.

Irakasle bakoitzaren "Nire Biltegia" zerbitzariak bere izenean bilduta dituen aurreko ikasturteetako segurtasun kopien zerrenda da, 2009/10 ikasturtetik aurrera.

16. Gordetzen al du sistemak eGela 2018/19ko gela birtualen segurtasun kopiarik?

Bai, sistemak  2019ko ekainaren 1etik aurrera automatikoki sortu du gela birtual bakoitzaren segurtasun kopia bat eta artxiboak zerbitzarian gordetzen ditu Segurtasun Kopien "Biltegia" gunean.

Segurtasun kopien artxibo fisikoak ez dira irakasleen esku uzten, eGela 2019/20 gela batean berreskuratzeko beharrezko ez delako.

17. Non aurki ditzake irakasle batek bere eGela 2018/19ko gela birtualen segurtasun kopiak?

Gela birtualen segurtasun kopiak zerbitzarian biltzen dira. Irakasle bakoitzak Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez (https://gestion.ehu.es/gav) edozein momentutan bere eGela 2019/20ko edozein gela birtualetan aurreko ikasturteetako gela birtualen materialak berreskura ditzake, "Nire Biletegia" atal berrian zerbitzarian bere izenean dauden aurreko ikasturteetako Moodle eta eGela segurtasun kopien artean aukeratuz.

18. Nola berreskuratu eGela 2018/19 gela birtual batean aurreko ikasturteko segurtasun kopia bat?

Irakasle bakoitzak Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIA bidez (https://gestion.ehu.es/gav) edozein momentutan bere eGela 2019/20ko edozein gela birtualetan pasa den ikasturteko gela birtualen materialak berreskura ditzake, "Nire Biletegia" atal berrian zerbitzarian bere izenean dauden aurreko ikasturteetako Moodle eta eGela segurtasun kopien artean aukeratuz.

19. Posible al da irakasle batek bere eGela 2018/19 gela birtualen zerbitzariko "Biltegian" bere izenean dauden segurtasun kopiak eguneratzea?

Ez. 2019ko ekainaren 1etik aurrera sistemak automatikoki eGela 2018/19 ikasgelen "Segurtasun kopiak" sortu ditu eta zerbitzarian bildu ditu data horretan zituen edukiekin. Eduki hauek izango dira 2019/20 ikasturteko ikasgeletan erabili ahal izango direnak.

20. Noizkoak dira zerbitzarian bilduta dauden eGela 2018/19 gela birtualen segurtasun kopiak?

2019ko ekainaren 1etik aurrera sistemak automatikoki eGela 2018/19 ikasgelen "Segurtasun kopiak" sortu ditu eta zerbitzarian bildu ditu data horretan zituen edukiekin.

21. Posible al da nire eGela 2018/19 gela birtualen segurtasun kopiak beste irakasleren bati ematea?

Bai, edozein irakaslek, nahi izanez gero, "Nire Biltegia" zerrendan agertzen den edozein segurtasun kopia beste edonori emateko aukera izango du.

Hori egiteko, Gela Birtualen Kudeatzailea BERRIAren > Nire Biltegia > Segurtasun Kopiak eta edukiak beste baten esku jarri bidez irakasgaia zein den eta nori eman nahi dion adierazi beharko da. Ondoren,  segurtasun kopia materialak jasotzen dituen irakaslearen "Nire Biltegia" zerrendari erantsiko zaio eta irakasle honek bere eGela 2019/20ko edozein gelatan erabili ahal izango du.

22. Posible al da nire eGela 2019/20ko gela birtual batean aurreko ikasturteko beste irakasle baten gela birtual bat berreskuratzea?

Aurreko ikasturteko gelaren segurtasun kopiaren "jabeak" materialak ematea baimenduz gero bai.

Hori egiteko, Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren> Nire Biltegia > Segurtasun Kopiask eta edukiak beste baten esku jarri bidez irakasgaia zein den eta nori eman nahi dion adierazi beharko da. Ondoren,  segurtasun kopia materialak jasotzen dituen irakaslearen "Nire Biltegia" zerrendari erantsiko zaio eta irakasle honek bere eGela 2019/20ko edozein gelatan erabili ahal izango du..

23. Posible al da irakasle batek zerbitzarian bere izenean bilduta duen eGela 2018/19ko gela baten segurtasun kopia fisikoa eskatzea?

Bai, edozein irakaslek bere eGela 2018/19ko ikasgela birtual baten kopia fisikoa eska dezake CAUren bidez eskari bat zabalduz, baina ezin izango du eGela 2019/20ko gela batean berreskuratu, sistemak beste era batean egiteko aukera ematen du eta.

GELA BIRTUALEN KUDEATZAILEA – Segurtasun kopien "Nire Biltegia"

24. Zer da "Nire Biltegia" eta zertarako erabiltzen da?

"Nire Biltegia" zerbitzarian irakasle bakoitzaren izenean bilduta dauden aurreko ikasturteetako segurtasun kopien zerrenda da. Irakasle bakoitzak edozein momentutan eska dezake Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez (https://gestion.ehu.es/gav) bere eGela 2019/20ko edozein gela birtualetan "Nire Biltegian"ko zerrendan azaltzen den edozein segurtasun kopia berreskuratzea.

25. Posible al da eGela 2019/20ko gela birtual batean eGela 2018/19ko gela birtual baten materialak berreskuratzea?

Bai, aurreko ikasturteetan bezala, ikasturteko edozein unetan Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez eska daiteke (https://gestion.ehu.es/gav).

Irakasle bakoitzak bere eGela 2019/20ko edozein gelatan bere izenean zerbitzarian bilduta dauden edozein segurtasun kopia berreskura dezake, hau da, "Nire BIltegia" zerrendan agertzen den edozein kopia:

  • Segurtasun Kopiak - eGela 18/19
  • Segurtasun Kopiak - eGela 17/18
  • Segurtasun Kopiak - eGela 16/17
  • Segurtasun Kopiak - eGela 15/16
  • Segurtasun Kopiak - eGela 14/15
  • Segurtasun Kopiak - Moodle 13/14
  • Segurtasun Kopiak - Moodle 12/13
  • Segurtasun Kopiak - Moodle 11/12
  • Segurtasun Kopiak - Moodle 10/11
  • Segurtasun Kopiak - Moodle 09/10

26. Posible al da eGela 2019/20ko gela birtual batean 2018/19 ikasturtea baino lehenagoko eGela edo Moodle gela bat berreskuratzea?

Bai, posible da irakaslearen "Nire Biltegia" zerrendan agertzen bada. Eskariak Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez (https://gestion.ehu.es/gav) aurkeztu behar dira.

OHARRA: Sistemak ez du kontrolatzen eskatutako irakasgaia egokia den ala ez, hizkuntz berekoa den ala ez, aurretik beste edukien karga eskatu den ala ez. Horregatik gomendatzen da zuhurra izatea. Behin berreskuratuta, oker aukeratuz gero, bi aukera daude:
- materialak irakasleak errekurtsoz errekurtso ezabatzea
- irakasgaia partekatzen duten irakasle guztiak ikasgelatik irten - Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren (https://gestion.ehu.es/gav) bidez- eta berriro ikasgelaren alta eskaria eginez (https://gestion.ehu.es/gav).

27. Nola eska daiteke eGela 2019/20ko gela birtual batean aurreko ikasturteko eGela edo Moodle gela birtual bat berreskuratzeko?

Sistemak irakasleei Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIA erabiliz (https://gestion.ehu.es/gav) bi modutan egiteko aukera ematen die:

  • "Berriak" atalean: gela existitzen ez denean, "Alta eman" eskatzen denean "Materialak berreskuratzen" aukeratuz gero.
  • "Unekoak" atalean: gela birtuala aktibatuta dago, hutsik ala materialekin, "Edukien karga" eskatzen denean. Gomendatzen da eskatu baino lehen eGela 2019/20ko gela birtualean sartzea ea materialik duen konprobatzeko, nahastuta agertuko lirateke eta.

Bi kasutan sistemak "Nire kopiak" zerrenda azaltzen dio irakasleari, aurreko ikasturteetako irakasgai bat aukeratzeko eta aurtengo gelan berreskuratzeko:

  • Bere Segurtasun Kopiak - eGela 18/19
  • Bere Segurtasun Kopiak - eGela 17/18
  • Bere Segurtasun Kopiak - eGela 16/17
  • Bere Segurtasun Kopiak - eGela 15/16
  • Bere Segurtasun Kopiak - eGela 14/15
  • Bere Segurtasun Kopiak - Moodle 13/14
  • Bere Segurtasun Kopiak - Moodle 12/13
  • Bere Segurtasun Kopiak - Moodle 11/12
  • Bere Segurtasun Kopiak - Moodle 10/11
  • Bere Segurtasun Kopiak - Moodle 09/10

OHARRA: Sistemak ez du kontrolatzen eskatutako irakasgaia egokia den ala ez, hizkuntz berekoa den ala ez, aurretik beste edukien karga eskatu den ala ez. Horregatik gomendatzen da:

  • Lehenik eta behin eGela 2019/20 gelan materialik dagoen ala ez konprobatzea.
  • "Nire Biltegia" zerrendan aukera egiterakoan zuhur jokatzea.

Oker aukeratuz gero, materialak ezabatzea irakasleak eskuz egin beharko luke, hau da, errekurtsoz errekurtso edo irakasgaia partekatzen duten irakasle guztiak ikasgelatik irten - Gela Birtualen Kudeatzailea BERRIAren (https://gestion.ehu.es/gav) bidez- eta berriro ikasgelaren alta eskaria eginez.

28. Noiz arte eska dezaket eGela 2019/20ko gela birtual batean aurreko ikasturteko Moodle gela birtual bat berreskuratzea?

Denboraren aldetik ez dago mugarik eGela 2019/20ko gela birtual batean aurreko ikasturteko eGela edo Moodle gela birtual bat berreskuratzeko. Eskaria edonoiz egin daiteke Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez (https://gestion.ehu.es/gav), "Nire kopiak" zerrendan agertzen direnen artean edozein segurtasun kopia aukeratuz.

Komenigarria da aurreko ikasturteko kopia aukeratzerakoan berriena aukeratzea.

OHARRA: Sistemak ez du kontrolatzen eskatutako irakasgaia egokia den ala ez, hizkuntz berekoa den ala ez, aurretik beste edukien karga eskatu den ala ez. Horregatik gomendatzen da:

  • Lehenik eta behin eGela 2019/20ko gelan materialik dagoen ala ez konprobatzea.
  • "Nire Biltegia" zerrendan aukera egiterakoan zuhur jokatzea.

Oker aukeratuz gero, materialak ezabatzea irakasleak eskuz egin beharko luke, hau da, errekurtsoz errekurtso.

29. Posible al da eGela 2019/20ko gela birtual batean eGela 2018/19 gela birtual baten materialak berreskuratzea eGEla 2018/19 itxi ondoren?

Bai, "Nire kopiak" zerrendan irakasgaia agertzen baldin bada behintzat. Eskariak edonoiz egin daitezke Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez (https://gestion.ehu.es/gav), aurreko ikasturteetako "Nire kopiak" zerrendako edozein segurtasun kopia aukeratuz.

Gomendatzen da pasa den ikasturteko kopia aukeratzea, kasu honetan 2018/19koa, eta posible ez bada, berriena.

OHARRA: Sistemak ez du kontrolatzen eskatutako irakasgaia egokia den ala ez, hizkuntz berekoa den ala ez, aurretik beste edukien karga eskatu den ala ez. Horregatik gomendatzen da:

  • Lehenik eta behin eGela 2019/20ko gelan materialik dagoen ala ez konprobatzea.
  • "Nire Biltegia" zerrendan aukera egiterakoan zuhur jokatzea.

Oker aukeratuz gero, materialak ezabatzea irakasleak eskuz egin beharko luke, hau da, errekurtsoz errekurtso edo irakasgaia partekatzen duten irakasle guztiak ikasgelatik irten - Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren (https://gestion.ehu.es/gav) bidez- eta berriro ikasgelaren alta eskaria eginez (https://gestion.ehu.es/gav).

30. Posible al da eGela 2019/20ko gela birtual desberdinetan eGela 2018/19 gela birtual beraren materialak berreskuratzea?

Bai, sistemak ez du murrizten zenbat aldiz berreskuratzen den segurtasun kopia berbera, zerbitzarian bilduta mantentzen da eta.

Eskariak edonoiz egin daitezke Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren bidez (https://gestion.ehu.es/gav), aurreko ikasturteko "Nire kopiak" zerrendan edozein segurtasun kopia aukeratuz.

Gomendatzen da pasa den ikasturteko kopia aukeratzea, kasu honetan 2018/19koa, eta posible ez bada, berriena.

OHARRA: Sistemak ez du kontrolatzen eskatutako irakasgaia egokia den ala ez, hizkuntz berekoa den ala ez, aurretik beste edukien karga eskatu den ala ez. Horregatik gomendatzen da:

  • Lehenik eta behin eGela 2019/20ko gelan materialik dagoen ala ez konprobatzea.
  • "Nire Biltegia" zerrendan aukera egiterakoan zuhur jokatzea.

Oker aukeratuz gero, materialak ezabatzea irakasleak eskuz egin beharko luke, hau da, errekurtsoz errekurtso edo irakasgaia partekatzen duten irakasle guztiak ikasgelatik irten - Gela Birtualen Kudeatzaile BERRIAren (https://gestion.ehu.es/gav) bidez- eta berriro ikasgelaren alta eskaria eginez (https://gestion.ehu.es/gav).