Ogi apurrak

G9-k ikasleei eskainitako aukera askeko irakasgaiak

Unibertsitateen G9 taldea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta honako unibertsitate publiko hauek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Universitat de les Illes Balears, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

Bederatzi unibertsitate horiek eratzen dute G9ren Unibertsitatearteko Campus Birtuala, eta unibertsitate horietako ikasle guztiek dute taldeak eskainitako edozein irakasgai egiteko aukera. Aukera askeko irakasgaiak dira guztiak, eta ikasturtearen bigarren lauhilekoan ematen dira, urrutiko ikastaro gisa eta bitarteko telematikoak erabilita. Unibertsitatearteko Campus Birtualaren hainbat irakasgaik jakintza-arlo jakinei lotutako Prestakuntza Ibilbideak osatzen dituzte, eta 18 kreditu osatzerakoan, unibertsitate-arteko diploma bat jasotzen da.

Ikasleak jatorrizko unibertsitatean matrikulatzen dira. Gero, unibertsitateek informazioa trukatzen dute, eta dagozkion plataforma birtualetara sartu ahal izateko kudeaketak egiten dira.

Jatorrikoaz bestelako unibertsitateen plataforma birtualetara G-9ren webgunearen bidez sartzen da (www.uni-g9.net/acceso), G9k emandako gakoak erabilita.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es