Ekonomia Sozial eta Solidarioa Unibertsitate Masterra

Ekonomia Sozial eta Solidarioa Unibertsitate Masterra

AURKEZPENA

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra GEZKIk sustatu du (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua), Masterraren arduradun gisa. Master hau antolatu dutenen artean UPV/EHUko beste organoak ondokoak izan dira: Hegoa Institutua, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoako Atala), Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila. Masterra 2013/2014 ikasturtean abiatu zen.

Euskal Herriko ezaugarri sozioekonomikoek erakusten digute bertan Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioak eduki duten tradizioa eta etorkizunerako ahalmena. Ezagunena den Mondragon esperientzia kooperatiboaz gain, adierazle sozioekonomikoek azaltzen dute Euskal Herrian gogoz sustatu direla bestelako ekonomia eredu bat bultzatzen duten ekimen produktiboak, gure garaiko eredu klasikoa gaindituz, merkatua eta errentagarritasun priba- tuaren inguruan dantza egiten duena. Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren alorrean kokatzen diren ekimenak ugaltzea espero daiteke, eta, ezbairik gabe, ekimen horiek heziketa akademiko eta zientifiko sendoa duten profesionalak beharko dituzte, arlo ekonomiko horretako entitateetan aholkatu eta lan egiteko (kooperatibak, lan-sozietateak, enpleguko zentru bereziak, gizarteratze enpre-sak, etab.).

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es