Ogi apurrak

Berdinen arteko tutoretza

2017/2018 IKASTURTEAN BERDINEN ARTEKO TUTORETZA PLANEAN PARTE HARTZEKO IKASLEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 3a arte.

Zer da berdinen arteko tutoretza programa?

Zerbitzu honen bitartez, goragoko mailetako ikasle talde batek ikasle berriei laguntzen die unibertsitateko bizitzara moldatzen.

Lehenengo mailako ikasleen kezka eta zalantzak argitzeko parte hartzean oinarritua Ikasle tutoreek emandako prestakuntza eta informazio saioetan egituratutako jarduerak dira.  Horretarako, ikasle tutoreek prestakuntza ikastaro bat jasoko dute, eta ikastegiko koordinatzaileen laguntza izango dute.

Zertarako balioko dit?


Lehenengo mailako ikaslea bazara:

  • Unibertsitaterako jauzian babesa izateko, ikastegian bertan eta unibertsitatean txertatzen lagunduta.
  • Ikasketa plana, ikastegia bera, zerbitzu eta baliabideak, burokrazia kontuak, administrazio gaiak eta abar hobeto eta hurbilagotik ezagutzeko.
  • Informazio akademikoa eta administratiboa edukitzeko, UPV/EHUn egingo duzun egonaldia hobetze aldera.
  • Unibertsitateak eskaintzen dizkizun zerbitzu guztiak hobeto ezagutzeko eta erabiltzeko.
  • Ikaskideen bizipenak hurbiletik ezagutu eta horietatik ikasteko.
  • Ikasteko jarraibideak ezagutzeko eta zailtasunei aurre hartzeko, eskarmentu handiagoko kideen esperientzian oinarrituta.
  • Unibertsitateko bizitzan parte hartze aktiboa izateko.

Ikasle tutorea bazara:

  • Unibertsitateak eskaintzen dituen aukera, zerbitzu eta laguntza guztiak zuzenean ezagutzeko.
  • Zure garapen pertsonal, sozial eta profesionala bultzatuko duten zenbait gaitasun orokor lantzeko: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako gizarte trebetasunak, besteak beste.
  • Unibertsitatean parte hartze aktiboa izateko.
  • Kredituak eskuratzeko (hautazko 3 ECTS kreditu, gehienez)*

*Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerengatik aitortutako kredituak, Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitzeko eta Aitortzeko Arautegiak (Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartutakoak) 11.5.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Zer egin behar dut parte hartzeko?

Ikasturte batean lan egingo duten ikasle tutoreak aurreko ikasturteko apirila eta maiatzean aukeratzen dira. Erne egon apirilaren bukaeran argitaratzen baitugu ikasle tutoreak aukeratzeko deialdia.

Gure eskolako berdinen arteko tutoreak

Gure eskolan, 2013-2014 ikasturtean jarri zen martxan programa.

2016-2017 ikasturtean zehar honako ikasle tutore hauek dira programa aurrera eramango dutenak:

Euskarako taldea:

  • Mikel González Pérez
  • Natalia Cardanha Echezarreta

Gaztelaniako taldea:

  • Nerea Guinea Trapote
  • Jorge Cárcamo Alonso

Irakasle koordinatzailea: Mirari Antxustegi Bengoetxea

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es