Ogi apurrak

osteguna, 2017ko uztailaren 6a

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atala Eguzkiaren Nazioarteko Egunarekin bat

2011z geroztik Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua irakasten da UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean. Hortaz, Eibarko Udalak Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen ekintzekin bat egingo du.

Eibarko Udalarekin elkarlanean, uztailaren 8an, larunbata, 11:30etik 14:00etara erakustaldiak egingo dira Untzaga plazan. "AlSol 1.4" eguzki-sukalde berritzailea erakusteaz gain, honakoak egongo dira ikusgai: Stirling eguzki-motor bat, eguzki-auto elektriko baten eta eguzki-xafla batek sortutako hidrogenoz elikatutako auto baten prototipoa eta eguzki-xafla fotovoltaikoak.

Halaber, energia berriztagarriei buruzko eskulan-tailerrak antolatuko dira umeentzat eta etxeko argindarraren faktura hobeto ulertzeko tailerra.

Ekimen honen helburua da Ingeniaritzako Eskola herritarrei gerturatzea eta era berean, ikustaraztea, gazteei bereziki, zein garrantzizkoak diren eguzki-energia eta energia berriztagarriak ingurumena zaintzeko iturri iraunkor gisa.
 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es