Ogi apurrak

Enplegua

Euskal Herriko Unibertsitateak lan poltsa bat dauka, on line, unibertsitateko ikasle ohientzat. Zerbitzu hori ematen da GAURen txertatutako LANBILA aplikazioaren bitartez. Unibertsitateak, gainera, enpleguarekin zerikusia duen webgune bat dauka: Enpleguaren ataria.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak (Eibarko atala) lan poltsa bat jartzen du bere ikasle ohien eskura, lan munduan sartzen laguntzeko. Lan poltsa horren bitartez enpresek tituludunen zerrendak eska ditzakete, promozioka, edota eskolan irakasten diren tituluekin zerikusia daukaten lanak eskain ditzakete.

Gure eskolako ikasle ohia bazara, eta  lan poltsan egon nahi baduzu, bete  inprimakia.

Lan eskaintza egin nahi duen enpresak "Lan Eskaintza formularioa" bete eta bidali behar du.


Informazio gehiago:

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es