Ogi apurrak

Gradu Amaierako Lana (GRALa) gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu, memoria edo azterlan orijinal bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.

ADI! GRALa enpresa baten egiten bada, praktika hitzarmen baten barruan, ez da egutegi hau bete beharko; enpresan GRALa egiteko aukera, zabalik egongo da ikasturte osoan zehar. GRALa enpresa baten egiteko, bete hurrengo inprimakia.

GRAL Izaera: derrigorrezkoa ECTS: 12
ARAUDIA
  • Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko Arautegia Eibarko IITUE, 2013ko ekainaren 17an onartua
  • UPV/EHUn Gradu Amaierako Lana egin eta Defendatzeari buruzko Arautegia , 2015eko martxoaren 26an Gobernu kontseiluan onartua
     
BETEKIZUNAK ESLEIPENA
  • Ikasketa-plana burutzeko 60 kreditu gehienez (GRALaren 12ak barne) gainditzeke
  • Bi deialdi (begiratu egutegia)
MATRIKULA
  • GAUR-en, Ikasketa planeko gainerako gai guztiak gaindituta
DEFENTSA ESKAERA
  • Urte osoan zehar (Abuztuan, eta gabonetako zein aste santuko oporretan ezik)
  • Proiekges-en (GAURen) defentsa eskaera egin
  • GRALZak oniritzia eman eta GRADU AMAIERAKO LANAREN DEFENTSA ESKAERA bete (I. Eranskina)
GORDAILUA
  • Idazkaritzan I. Eranskina eta GRALaren kopia dijitala aurkeztu
DEFENTSA
  • GRALaren defentsarako epea: gutxienez  aste beteko eta gehienez hiru asteko epean, Idazkaritzan aurkezten denetik

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es