Ogi apurrak

Borondatezko Praktikak

Unibertsitate eta enpresen harremanak arautzen dituen Ikasleen kanpoko praktika akademikoen arauditik (2012ko azaroaren 12ko EHAA) abiatuta, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko atala) ikasleek, beraien prestakuntza hobetzeko eta lan munduratzea errazteko praktikak egin ditzazkete enpresetan.

IKASLEAK

Baldintzak

Borondatezko praktikak egin ahal izateko, ikasleak titulazioa lortzeko behar diren kredituen erdia gaindituta behar du, hau da, 120 kreditu ECTS.

Iraupena

Unibertsitateko arautegian ezarritakoari jarraiki, curriculumetik ateko kanpoko praktikak, ahal dela, ez dira luzatuko akademi ikasturtearen % 50a baino gehiago.
Ikasketak amaitzerakoan praktikak amaituko dira, hala behar. Ikasketak amaituta, aldez aurretik baimendutako praktikak besterik ezin izango da amaitu eta ez dira sinatutako hitzarmenaren iraupenaz harago luzatuko. Praktika aldian zehar, ikasleak eskola aseguruaren eta Cum Laude poliza bereziaren babesa izango du.

Borondatezko praktikak egiteko prozedura

Praktikak izan daitezke:

  1. Enpresa batek eskainitako praktikak (edozein ikaslerentzat) edo
  2. Ikasle eta enpresa baten artean adostutako praktikak

Kasu biotan, enpresak praktiketarako hitzarmena formalizatu beharko du.

  • Praktigesen (GAUR) eskainitako eskaintza batean aukeratua izan bazara, enpresa eta unibertsitatearen arteko hitzarmena sinatzeko gurekin jarri zaitez kontaktuan.
  • Zure kabuz praktikak egiteko enpresa bat aurkitu baduzu, enpresa horren datuak behar ditugu hitzarmena egiteko. Beheko inprimakia bete eta hurrengo helbide elektronikora bidali: ei-iitue.praktikak.kudeatzailea@ehu.eus
  • Praktikak burutzeko, tutore bat izan behar duzu eskolan, eta tutorea zuk aukeratu behar duzu zentroko irakasleen artean.
  • Enpresa, eta unibertsitatearen arteko hitzarmena sinatu aurretik, CUM LAUDE asegurua ordaindu beharko duzu.

Praktikak bukatzean

  1. Enpresako begiraleak ikaslearen ebaluazio txostena beteko du GAUR aplikazioan.
  2. Ikasleak, GAUR aplikazioan ere bai, praktikei buruzko amaiera txosten laburra bete beharko du.
  3. Enpresako tutorearen eta ikaslearen balioespena jaso eta gero, unibertsitateko tutoreak ikaslearen ebaluazio txostena beteko du GAUR aplikazioaren bidez, berori "Aldeko ebaluazioa: BAI/EZ" kalifikatuz.
  4. Praktika amaitu ostean eta tutorearen txostena aurkakoa izan ez bada, interesatuak hala eskatuta (GAURen), praktika egin izanaren ziurtagiria emango zaio, besteak beste, hautazko kredituak eskuratzeko balio dezakeena. Ondorio horietarako, praktiketan emandako 25 ordu 1 ECTS kredituren pareko izango da. Gehienez ere, 24 hautazko kreditu baliozkotu daitezke (600 orduko praktikak).
  5. Praktiken ziurtagiria prest daukagunean, e-mail bidez abisatuko dizugu Idazkaritzatik pasatzeko hau jasotzera. Ziurtagiri horrekin Ikasleen Idazkaritzan hautazko kredituetarako eskaria egin dezakezu.

ENPRESAK

Enpresek PRAKTIGES (GAUR) aplikazio informatikoaren bidez (internet bidez) egiten dituzte praktikak egiteko eskaintzak. Bai enpresek eta baita ikasleek ere sistema horretan izena ematen dute, horrela enpresa eta ikaslea harremanetan jarri ahal izango dira.

ENPRESA ALTAN EMATEKO GIDA

PRAKTIKA ESKAINTZA BAT EGITEKO GIDA

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko titulazioak:

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (desagertzear)

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear)

 

TUTORETZA-ARDURADUNAK

Kanpoko praktikak egiteko, ikasleak Unibertsitateko tutorea eta erakundeko instruktorea izango ditu alboan.
Unibertsitateko tutoreak praktikak ebaluatuko ditu, instruktorearen txostena eta ikaslearen txostena oinarritzat hartuta. Horretarako, amaierako Ebaluazio txostena beteko du Praktigesen, eta dokumentu hori erabiliko da praktikak egiaztatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan borondatezko praktiken arduradunekin:

ei-iitue.praktikak.kudeatzailea@ehu.eus

  • Aitor Urresti González (Kanpo-harremanetako zuzendariordea): 943033012
  • Ainara Sánchez San Martín (Ikastegiko teknikaria): 943033111
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es