Web posta

Nola helbideratu UPV/EHUko ikasle posta elektronikoa zure posta pertsonalera

Hurrengo pausoak jarraitu:

1.- Posta elektronikoan sartu erabiltzaile izena eta pasahitza beteaz: www.ehu.eus/correow

2.- Posta > Iragazkiak sakatu

3.- Birbidali sakatu

4.- Idatzi UPV/EHUko posta elektronikoan jasotzen dituzun mezuak birbidali nahi duzun helbide elektronikoa eta Gorde sakatu. Komenigarria da mezuen kopia ez gordetzea, postontzia bete ez dadin.

Nola ezabatu mezuak

  • Mezu bat ezabatu eta gero, marratxo bat agertzen da mezuaren gainean, baina ez da pantailatik desagertzen. Zer egin dezaket mezu horiek ez ikusteko?

Halaxe da. Mezu bat ezabatzean markatuta geratzen da, baina ez da zerbitzaritik guztiz ezabatzen. Mezu hauek ez ikusteko pantailaren goi eskumaldean "Beste batzuk" menuan, "Ezkutatu ezabatutakoak" esaten duen loturan klik egin behar dugu. Bestela, mezuak zerbitzaritik guztiz ezabatzeko, "Betiko borratu ezabatutakoak" loturan klik egin behar dugu.

  • Orain dela egun batzutik hona ez dut mezu berririk jasotzen eta bidaltzen dizkidaten mezuak antza zerbitzariak itzuli egiten ditu. Zer egin dezaket?

Baliteke zure gordetze quota gaidituta egotea. Quotaren erabilpena txikitzeko, mezu zaharrak ezabatu behar dituzu, bereziki tamaina handiko erantsitako fitxategiak dituztenak. Zure quotaren erabilpena, pantailaren goi eskuma partean agertzen da, menuaren azpian. Mezuak ezabatu eta gero gogoratu ezabatutako mezuak zerbitzaritik betiko kentzeko, goiko eskuman dagoen "Beste batzuk" -> "Betiko borratu ezabatutakoak" loturan klik egin behar dugula. Honela mezuak betirako ezabatuko dira.

Mezuak ezabatu eta gero zure quotaren erabilpena altua izaten jarraitzen badu, gogoratu beste karpetak ere diskoa betetzen dutela. Garrantzitsua da bidalitako mezuen karpeta begiratzea (Bidalitakoak). Karpeta honetan bidalitako mezu guztien kopia bat gordetzen da.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es