Ogi apurrak

Azalpena

Gazteen enplegagarritasuna da gure kezka nagusietako bat, batez ere gurea bezalako zentro batean, ekonomia eta enpresen kudeaketa baitira gure ardatzak.

"Gazteria eta Enplegua Euskadin 2015" txostenaren arabera, 30 urtez azpiko gazteen % 15 dago lanik gabe. Langabezian dauden gazte horien ehunekoari dagokionez, ia ez dago batere alderik sexuen artean (mutilen % 14,7 eta nesken % 16), baina adinaren arabera bai. Izan ere, adinean gora egin ahala eta ikasketak amaitu ahala gehiago dira lan-merkatuan sartzen diren gazteak, baina baita langabeziako zerrendetan sartzen direnak ere. Ildo horretatik, 16-19 urteko gazteen artean % 2,1 bakarrik daude langabezian (gogoratu behar da, halere, % 92,5 ikasten ari direla adin horretan); 20-24 urteko gazteen artean % 14,9 daude lanik gabe eta 25-29 adin-tartean, berriz, % 23, 3.

Titulazioen kalitatea ez da mugatu behar administrazioak eskatutako gutxienekoak betetzera; gure egresatuen enplegu zifrak hobetzera bideratu behar da, eta enplegu horietako batzuk gure ikasleen enpresa-ekimenetatik sortzera.

UPV/EHU ekosistema ekintzaile pribilegiatua da gure inguruan; izan ere, azken hiru urteotan bigarrenak izan gara Spin off unibertsitarioak sortzen dituzten Estatuko unibertsitateen rankingean (publikoak eta pribatuak), eta gure inkubategi azpiegiturak Estatuko onenetarikoak dira (Zitek Leia 7.a da Estatuko 359 haztegien artean, eta top ten zerrendako azpiegitura unibertsitario bakarra).

Dekanotza talde berriaren zeharkako jarduera ardatzetako bat da, hain zuzen ere, gazteen enplegua eta hezkuntza ekintzailea sustatzea eta Unibertsitatearen esparruan startup-ak sortzea.
Zeregin horretan laguntzaile nagusietako bat Ekonomisten Euskal Elkargoa izango dugu, eta gure lanbidearen errealitate aldakorrari buruzko ikuspegia eskainiko digu.

Iñaki Periáñez Cañadillas
Kalitate, irakaskuntza berrikuntza, ekintzailetza eta enplegagarritasunerako dekanordea (Sarriko Egoitza)
Vicedecano de Calidad, Innovación Docente, Emprendimiento y Empleabilidad (Sede Sarriko)
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Facultad de Economía y Empresa
UPV/EHU

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es