Ogi apurrak

EUSKAL HERRIKO IX. EKONOMIAKO OLINPIADAK

2016-17

____________________

Kartela eta aurkezpena

Izena emateko

2017ko martxoaren 31ra arte

Proba

Azterketa 2017ko apirilaren 7an izango da Sarrikon, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasgeletan

Oinarriak

Helburua

Ekonomiaren olinpiaden helburu nagusia da gazte jendearen artean Enpresen Administrazioa eta Ekonomiaren ikasketak sustatzea. Modu berean, harremanak egin eta sendotu nahi dira bigarren hezkuntzako ekonomia eta enpresa antolakuntzako irakasleekin eta gai hauetan interesatutako ikasleekin, etorkizunean gure fakultateko ikasle izango diren horiekin.

Parte Hartzaileak

Ekonomiaren olinpiaden fase lokalean hartuko ahal dute parte Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan batxilergoko 2. ikastaroan 2016-2017 ikasturtean Ekonomia eta Enpresa Antolakuntza irakasgaian matrikulatutako ikasle guztiek.

Gaiak

Fase lokaleko proba egiteko aurreikusitako datan, 2017ko apirilaren 7an, litekeena da LOEko gai ofizialak amaitu ez izana. Ondorioz, akademi batzordeak erabaki du olinpiadetako azterketetan sartuko direla "Ekonomia eta enpresa antolakuntza" programaren lehenengo zazpi blokeetako gaiak, batxilergoaren curriculuma ezartzen duen dekretuan eta batxilergoko lehenengo ikastaroko "Ekonomia" irakasgaiaren gaitegian ageri bezala.
Azterketak zazpi galdera izango ditu, 5 "Ekonomia eta enpresa antolakuntza" gaiari buruz eta 2 ekonomiari buruz. Ikasleak, zazpietatik 5 galderari erantzun beharko die, horietako bat, gutxienik, ekonomiari buruzkoa.

Batzorde Akademikoa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak batzorde akademiko bat izendatuko du. Dekanoa edo berori ordezka lezakeen pertsona izango da batzordeburu eta probak ebaluatuko ditu, ariketak kalifikatu eta izendatuko ditu zeintzuk hartuko duten parte fase nazionalean. Emaitzak fakultatearen web gunean jarriko dira.

2016ko Ekonomiako Olinpiadak  antolatzeko batzorde kideak:

Batzordeburua

  • Mercedes Vallejo

Batzordekideak

  • Juan Felix Jauregui-Arraburu Cenitagoya
  • Marta Regulez
  • Arantza Ugidos
  • Izaskun Ipiñazar Petralanda

Azterketa

Azterketa anonimoa izango da eta bi ordu eta erdiko proba bat izango da, aurreko atalean adierazitako edukiak jorratuz. 2017ko apirilaren 7an, 10.30etan egingo da fase lokalari dagokion proba UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasgeletan.

Salbuespenez, aldatu ahal da proba lokala egiteko eguna eta/edo ordua, baldintzek hartara beharturik, eta, halakorik gertatuz gero, garaiz jakinaraziko zaie ikastegiei.

Izena emana duten ikasleei dei egiten zaie proba hauetara etortzeko, gerora beste jakinarazpenen bat egin beharrik gabe.

Sariak

Honako sari hauek emango dira:

  • Hobekien sailkaturiko hiru ikasleei ipad bana emango zaie.
  • Ikastegi bakoitzeko hiru probetako batez bestekoa eginda, batez bestekorik onena luketen hiru ikastetxeek ipad bana jasoko dute (sari honetan lehiatzeko, gutxienez, ikastetxeko hiru ikasle aurkeztu behar dira).
  • Jakingo duzuen bezala, UPV/EHU berrantolaketa prozesuan murgilduta dago. Ondorioz, 2016ko urtarrilaren 5etik, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak barne hartzen ditu enpresa eta ekonomiako ikasketak ematen dituzten ikastegi guztiak (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola eta Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola).
  • Prozesu honek Ekonomiako Olinpiadari ere eragiten dio, izan ere, edizio honetatik aurrera, sailkapeneko lehen hamar ikasleek doako matrikula izango baitute Ekonomia eta Enpresa Fakultateko edozein ataletako edozein gradutan.

Kontaktua

Ekonomiako Olinpiada Nazionala

Prozesuaren gailurra Ekonomiako Olinpiada Nazionala izango da, Kordoban jokatuko dena. Han lehiatuko dira fase lokaletan unibertsitate publikoetako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultate bakoitzean lehen postuetan sailkatutako hiru ikasleak.

Ikastegiaren izena emateko formularioa

Online izena ematea irakasleak egin behar du eta Olinpiadara aurkeztuko diren ikastegiko ikasleen zerrenda erantsi.

Web-inprimakiak Web-inprimakiak

Epez kanpo!

Informazioa bidaltzeko epea: 2017/03/01-tik 2017/03/31-ra arte

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es