Diplomak banatzeko ekitaldia

2015/2016ko PROMOZIOA

___________________

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatetik 2014/2015eko promozioko lizentziatu/graduatuentzako Inbestidura Ekitaldi bat antolatuko dugu.

Ekitaldi horretan, enpresa munduko eta arlo akademikoko gonbidatuak izango ditugu, eta gainera tituludun bakoitzari Diploma emango zaio.

Lekua, data eta programa

Parte hartzera gonbidatzen zaitugun 3. Promozioko Inbestidura Ekitaldia, 2016ko urtarrilaren 27an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Leioako Campuseko Areto Nagusian, honako egitarau honekin:

  1. Aurkezpen/ongietorria
  2. Mahaiburuko kideen hitzaldiak
  3. Dagozkizuen Diplomak banatzea
  4. UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldia
  5. Ekitaldiaren amaiera protokoloari itxiera emanez.

Inbestidura Ekitaldia. 2016ko urtarrilaren 27an. Leioako Campuseko Areto Nagusian.

Izena-ematea

Horretarako ezinbestekoa da bi baldintza betetzea:

  1. Lizentziatura/Gradua amaituta izatea 2014/2015 ikasturteko edozein deialditan
  2. Izena eman azaroaren 30a baino lehen on-line bidez, hurrego web orrian agertzen diren argibideak jarraituz.

Ohar garrantzitsua

Behar beharrezkoa dugu ekitaldiaren egunean zu 15:00etan Areto Nagusian egotea. Antolakuntza-kontuak direla medio, ordu horretatik aurrera ezin izango da Areto Nagusitik irten ekitaldia amaitu arte.

Ezer baino lehen, ikasleen zerrenda gainbegiratu behar dugu Diplomak banatzerakoan inolako arazorik ez dadin izan; horrez gain lizentziaturaren arabera eta alfabetikoki lerrokatuko zaituztegu, aretoan toki zehatza emanik; eta, azkenik, protokoloaren entsegua egingo dugu. Entsegua amaitu eta gero, ekitaldiko aretotik irten ahal izango da, baina 17.30etan eserita egon beharko duzu zeuri esleitutako tokian. Irits zaitez garaiz, mesedez.

Gonbidapenak

Azkenik, adierazi nahi dizut, aretoaren aforoa kontuan hartuta, momentuz ikasle bakoitzak lagun bakar bat eraman ahal duela ekitaldira.

Bertaratzeko asmoa erakutsi duten ikasle kopurua jakitean eman ahal izango dizuegu horren gaineko berri gehiago.

Diplomak

Azkenik, adierazi nahi dizut, aretoaren aforoa kontuan hartuta, momentuz ikasle bakoitzak lagun bakar bat eraman ahal duela ekitaldira. Bertaratzeko asmoa erakutsi duten ikasle kopurua jakitean eman ahal izango dizuegu horren gaineko berri gehiago.

Izena-ematea formularioa

Azken aldatze data:asteartea, 2016ko azaroaren 22a 00:16

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es