Instalazioak

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Arabako Campuseko txoko pribilegiatu batean dago kokaturik; hain zuzen, Tomas Alfaro Fournier unibertsitate-egoitza eta Hegoalde Auzo-etxean metatuta dauden kirol-ekipamendu eta ekipamendu soziokulturalak dauden parke berean.

Gainera, 2003. urtean eraikina berritu zuten, eta, ondorioz, Zentroko langile eta ikasleek azpiegitura eta instalazio modernoez goza dezakete beren jarduera akademikoa gauzatzean.

Hona hemen jarduera akademikoak egiteko Zentroan dauden instalazio guztiak:

  • Hamar ikasgela arrunt.
  • Bi informatika-gela, 23 eta 34 ekiporekin irakaskuntzarentzat.
  • Mintegiak edo bilerak egiteko hiru lokal.
  • Gradu-aretoa.
  • IKD jantoki-ikastoki gela, hallen dagoena, ikasleek bertantxe ikasi ahal dute bakarka edo taldean jan bitartean.
  • Fotokopiagailua, hallen dagoena, ikasleek bertantxe egin ahal dituzte irakasleek ematen dituzten apunte, programa, ariketa, kasu praktiko eta abarren fotokopiak.
  • Informazio pantaila, hallen dagoena, bertantxe argitaratzen da ikasleentzat interesgarria den informazioa.
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es