"Gazte ekintzailetza" programa

"Gazte ekintzailetza" izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 45. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

DESKRIBAPENA

Baldintzak

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2014/2015, 2015/2016 edo 2016/2017) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute, edo 2017/2018 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo masterrean matrikulatuta badaude.

 

Proiektuen tipologia

Deialdi honetako laguntzarik jaso ahal izango dute:

  1. UPV/EHUren hiru campusetan ekintzailetza laguntzeko diren programetan lagundutako enpresa ideiak.
  2. Heltze fase ezberdinetan (abiatze fasea edo hazkuntza fasean) diren enpresa proiektu edo ekimenak: ideia balioesteko fasearekin hasi, bideragarritasun plana garatu, start-up abiatu eta/edo garatze fasean diren proiektuak, finantzaketaren lehendabiziko txandetan.
  3. UPV/EHUko ikertzaile edo ikasleen lankidetzaz enpresa berrikuntza helburu garatzen ari diren proiektuak.

 

Bekaren zenbatekoa

Hautatutako proiektuek 3.960 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute. Gainera, UPV/EHUk mentoreen sarea jarriko du programan parte hartuko duten parte hartzaileen eskura, proiektua garatu ahala aholkularitza profesionala eskainiko dietenak. Azkenik, UPV/EHUk ziurtatuko du programan parte hartuko dutenek bizi eta istripuetarako aseguru bat sinatuta dutela, proiektuak dirauen bitartean litezkeen arrisku nagusiak estaliko lituzketenak, bai eta kontzeptu honengatik eratorritako gastuak gain hartu ere.

Beka jasoko duten pertsonek eskuratuko duten zenbatekoari gizarte segurantzari eman beharreko kotizazioa murriztuko zaio, berori UPV/EHUren gain joango direlarik, bekaren erakunde ordaintzailea baita.

 

Proiektuen hautaketa

Aurkeztutako proiektuak hautatzerakoan, originaltasuna eta berrikuntza maila, negozioaren potentziala eta garapen eta bideragarritasunaren maila hartuko dira aintzat. Kontutan ere hartuko dira proiektuan erabil daitezkeen baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta gizarte erantzukizuna. Lehentasuna emango zaie, programa amaitzerakoan enpresa bilakatzeko aukera gehien luketen proiektuei.

Ondoko kide hauek osatuko dute hautaketa batzordea:

  • Praktika eta jasangarritasuneko zuzendaria.
  • Campuseko garapeneko zuzendari eta/edo campuseko kanpoko harremanetako zuzendari bat, bana campus bakoitzeko, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak izendatuta.
  • Berrikuntza eta Transferentziako zuzendaria
  • Ekintzailetza lagundu eta, hiru campusetan ekintzailetzaren arloan ari diren programan ari diren guneen ordezkari bat (BEAZ, BIC Araba, BIC Gipuzkoa), Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak izendatuta.

Hautaketa batzordeak erabakiaren proposamena helaraziko dio Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeari, deialdi honetako 8. oinarrian eskariak aurkezteko jasotako epea amaitu eta, gehien dela, 20 egun iragan baino lehen.

 

Ekintzailetza eta berrikuntzari buruzko ikastaro espezifikoa

Hautatutako proiektuen ikasle edo titulatu arduradunek UPV/EHUk ekintzailetza eta berrikuntzari buruz antolatuko duen ikastaro espezifikoan hartuko dute parte.

 

Konpromisorako dokumentua

Bekaren onuradun guztiek konpromisorako dokumentu bat formalizatu beharko dute, non zehaztuko baitira programa honetan parte hartzeaz batera bere egiten dituzten eskubide eta betebehar guztiak.

 

Eskaerak aurkeztea

Deialdi hau UPV/EHUren Enpleguaren Atari Tematikoan (http://www.ehu.eus/es/web/enplegua) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2017ko urriaren 9an amaituko. Parte hartzeko eskariak deialdi honi loturiko I. eranskinean eskaria egiteko jasotzen den inprimakia erabili beharko da, behar bezala beteta. Eskaria egiteko inprimakiarekin batera, honako dokumentazio hau agertu beharko da:

  • Proiektua justifikatzeko memoria. Honako atal hauek jaso beharko dira memorian:
    • Merkaturatu nahi den produktuak edo zerbitzuak konpontzen dituen problemak.
    • Erantzun nahi duen premia, eta
    • Produktua edo zerbitzuak dituen ezaugarriak, berritzaile izaera ematen diotenak eta beste produktu edo zerbitzuetatik bereizten dituenak.

           Dokumentu honen luzera ez da inola ere 2 foliotatik gorakoa izango.

  • Bestelako dokumentazioa.


Eskaerak UPV/EHUren edozein erregistro orokorretan aurkez daitezke (UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko erabakia (2007ko abuztuaren 3ko EHAA) edo, bestela, Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 16.4 artikuluari jarraiki eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordeari zuzenduko zaizkio.

 

Esakariak eta ebazteko prozedura

Deialdi hau Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordearen erabakiaren bidez ebatziko da, deialdi honen 5. oinarrian aipatutako hautaketa batzordeak proposamena eginik. Erabaki hau webgunean jakinaraziko da eta hautagaiei jakinaraziko zaie, deialdi honekin lotutako komunikazioetarako eman duten posta elektronikoko helbidera bidalita.

Erabaki honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtso aurkez daiteke hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, guztia Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legeak zehaztutakoaren babesean.

Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteren epean, erabaki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Berraztertzeko errekurtsoa jarri bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri harik eta berraztertzeko errekurtsoaren berariazko erabakirik edo presuntziozkorik eman arte.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

Edozein argibiderako Enplegu Guneekin jar zaitezkete harremanetan:

 Arabako Enplegu Gunea
Elurreta Eraikina - Edif. las Nieves
Nieves Cano, 33
01006 VITORIA – GASTEIZ
Telefono-zenbakia: 945-014-436
Helbide elektronikoa:  enpleguaraba@ehu.eus

Bizkaiko Enplegu Gunea - Sarriko
Basoko Etxea - Sarriko Parkea Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83
48015 BILBAO
Telefono-zenbakia: 946-013-679 / 946-013-681
Helbide elektronikoa:  enplegubizkaia@ehu.eus

Bizkaiko Enplegu Gunea - Leioa
Apia bidea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko behealdea
Sarriena auzoa z/g
48940 LEIOA
Telefono-zenbakia: 946-017-973
Helbide elektronikoa:  enpleguleioa@ehu.eus

Gipuzkoako Enplegu Gunea
Ignacio Mª Barriola eraikina (Gelategia, bigarren solairua, igogailu parean)
Elhuyar Plaza, 1
20018 DONOSTIA - SAN SEBASTIAN
Telefono-zenbakia: 943-015-946 / 943-018-069
Helbide elektronikoa:  enplegugipuzkoa@ehu.eus

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es