ELKANO_goikaldeko_logoak

Irudia

ELKANO_Prozesua_Proceso

Aukeraketa prozesua

LEHEN FASEA

Elkano programara aurkeztutako hautagaien balorazioa.

  • Lehen fasean jarraituko diren balorazio irizpideak:
    • Espediente akademikoa: 20 puntu.
    • Atzerriko hizkuntzen ezagutza: 10 puntu.
    • Eskatzailearen profilaren egokitasuna, aurtengo deialdian izango diren praktika motekiko: 20 puntu.
    • Beste merezimendu batzuk: 3 puntu.
    • Guztira: 53 puntu.
  • Espediente akademikoaren balorazioa egingo da, UPV/EHUren Akademia Antolakuntzako sistemak (Gaur) kalkulatutako batez besteko notaren arabera.
  • Atzerriko hizkuntzen ezagutzagatik, gehienez ere, 10 puntu emango dira, baremo honen arabera:
    • C2: 10 puntu.
    • C1: 8 puntu.
    • B2: 6 puntu.
    • B1: 2 puntu.
  • Fase hau amaitutakoan, beka bakoitzeko hiru pertsona hautatuko dira, aurreko balorazio irizpideak jarraituz. Hau da, 51 hautagai izango dira, Elkano Programaren hautaketa prozesuaren bigarren fasera igaroko direnak.

BIGARREN FASEA

Elkano programaren hautaketa prozesuaren lehen fasea gainditu duten 51 pertsonen balorazioa.

  • Bigarren fasean jarraituko diren balorazio irizpideak:
    • 9.1 oinarrian zehaztutako irizpideak: 53 puntu.
    • Elkarrizketa pertsonalak, enpresekin: 37 puntu.
    • Hizkuntzen testa: 10 puntu.
    • Guztira: 100 puntu.
  • Enpresekin egindako elkarrizketa pertsonalen bidez, hautatutako pertsonak atzerrian egingo diren egonaldietan eskatutako profil profesionalera zenbateraino egokitzen diren aztertu nahi da.
  • Era berean, hizkuntzen test bat egingo zaie hautaketa prozesuaren bigarren fase honetako parte-hartzaile guztiei.
  • Bigarren fase hau amaitutakoan, eta horrezkero Elkano Programaren hautaketa prozesua, 17 bekadunak hautatuak izango dira.

ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO HAUTAGAIEN ZERRENDAK

INGELES PROBA

Maiatzaren 18an, astelehenean, ingeles maila egiaztatzeko probak egingo dira. Ondoren zehazten da egun horretan antolatutako ordutegia:

  • Idatzizko proba:

READING: 9:30-10:30
WRITING: 10:30-11:10
BREAK: 11:10-11:20
LISTENING: 11:20-12:00

TOKIA: Ignacio MªBarriola zentroa (Gelategia), 2.1. gela.

*Derrigorrezkoa da NANa aurkeztea.
*Beharrezkoa da probara 15 minutu lehenago bertaratzea.

  • Ahozko proba:

NEXTLINGOk emailez ESLEITUTAKO ORDUAN.
TOKIA: Carlos Santa María zentroa (Campuseko biblioteka) 4 / 5 / 6 aretoak.

*Derrigorrezkoa da NANa aurkeztea
*Beharrezkoa da probara 5 minutu lehenago bertaratzea.

BIGARREN FASERAKO HAUTATUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDAK

2015/05/20. OHARRA: aste honetan, GAIAtik harremanetan jarriko dira elkarrizketak egin dituzuenokin.

BEKADUNEN ZERRENDA