Ogi apurrak

Automatrikula

2017/2018 ikasturterako automatrikula

 

Lehenengo mailatik gorako ikasleek automatrikula modua erabiliz egingo dute matrikula. Matrikulatzeko ikastegian ikasleentzat jartzen den ikasgelan egin ahalko da edo beste lekuren batean Internet bidez.

  • Matrikula egin

  • Gomendatutako nabigatzaileak: Internet Explorer eta Mozilla Firefox

Gogoan izan beharrekoak:

  • Automatrikula GAUR aplikazioaren bidez egin behar da.  Aplikazioan sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza behar dituzu. Gogoratzen ez badituzu, berriz eskatu beharko dituzu zure ikastegian automatrikulako epea ireki aurretik. Hona gure gomendioa: pasahitz berria lortutakoan UPV/EHUko orri nagusiko "Langileak" atalera jo eta jakinarazi zein den zure mugikorraren zenbakia. Hartara, pasahitza ahaztuz gero, mugikorraren bidez berreskuratu genuke (ikus jarraibideak)
  • Gogoratu Automatrikula, aipatutako ordutik aurrera edonoiz egin ahal dala. Baina, automatrikula emandako ordua baino beranduago egiten bada, hau da, zenbat eta beranduago egin, taldea edo hautazko irakasgaiak hautatzeko aukerak murriztu ahal dira, hori egiteko aukerarik balego
  • Matrikularen gordekina matrikula egitean sortzen da eta zure posta elektronikora (xxxxx@ikasle.ehu.es) bidaliko dizute gauetan berez abiarazten den prozesu baten bidez
  • Aurrerago egingo diren aldaketen (irakasgaiak aldatzeagatik, beka eskabideak, …) gordekina ikasle bakoitzak lortu ahalko du GAUR aplikazioan duen profilean.
  • Matrikula egitean aurkeztu gabe utzitako dokumentuak aurkezteko epea 10 egunekoa da
  • Bekei buruzko informazioa:
  1. Eusko Jaurlaritzaren ikasketetako bekak eta laguntzetarako deialdi orokorra
    • Ikasleak sartu beharko du Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren web-orrian erregistratzeko eta eskaria betetzeko. Orri honetan, era berean, informazio gehiago ere eskuratu ahal izango duzu.
    • Bekaren eskaera matrikula egiten den lekuan aurkeztu behar da.
  2. Hezkuntza Ministerioaren mugikortasun beka orokorrak
    • Beka eskatu nahi duten ikasleek Hezkuntza Ministerioaren web-orrian aurkituko dute eskaria egiteko eredua, pdf formatuan. Eredu hori bete, inprimatu eta aurkeztu beharko dute dokumentazioarekin matrikula egingo duten bulegoan.

Prezio publikoei, ordainketetarako murrizketei eta bekei buruzko informazio zabalagoa:

    http://www.ehu.eus/eus/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/prezio-publikoak-eta-bekak

Automatrikula egiteko egunen epea urtero argitaratzen da Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegian

Uztaileko automatrikula dela eta, uztailaren 15ean jakinaraziko da zer egunetan eta zer ordutan  egin beharko den. Automatrikula uztailaren 17tik 28ra bitartean egingo dira ikastegi guztietan.

Ikasle bakoitzari egun eta ordu zehatz bat ematen zaio matrikulatzeko. Horretarako, unibertsitateak ikasleak ordenatzen ditu gestiorako arautegian jasotzen den eguneko espedientean dauden kalifikazioetan oinarrituta, eta lehentasuna izaten dute matrikula ordena handiena dutenek. Aipatutako ordenarako formula hau erabiliko da:

  • MO=  0,25*A + 2,5*M + 5*F:
    • A=  Gainditutako irakasgaien kalifikazioa baloratzen duen koefizientea (espedientearen batez bestekoa).
    • M=  Matrikularen urtean izandako errendimendu akademikoa neurtzen duen faktorea (hurrenkera zehazten den egunean ikasturte horretan ikasleak gaindituta dituen kredituak/ikasturte horretan matrikulatutako kredituak).
    • F=  Titulazioaren bukatze maila definitzen du (hurrenkera zehazten den egunean ikasleak gainditu dituen kredituak/titulazioko kreditu guztiak).

Behin eguna eta ordua emanda, ikasleek automatrikula egin ahalko dute eta dagokion egunean eta orduan dagoenetik aukeratu ahalko dute, betiere unibertsitateak onartutako irakats eskaintzarekin bat eginda.

Egunaren eta orduaren jakinarazpena internet bidez argitaratzen da (GAUR). Informazio hori UPV/EHUko posta elektronikoaren bidez igortzen zaie ikasleei bakoitzaren kontu korporatibora. Bestalde, ikasleek beren hitzordua kontsultatu ahal dute GAUR gestio akademikorako programan duten profilaren bidez.

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es