Aurkezpena

Gure gizarte aldakor eta dinamikoan, profesionalek bide bakarra daukate prestakuntzan eguneratuta egoteko eta beharrezko duten prestakuntza maila handiari eusteko.

Euskal Herriko Unibertsitateak, gizarteari zerbitzu emateko daukan konpromisoari jarraituz, graduondoko programak eskaintzen ditu jakintzaren arlo guztietan. Gainera, horietako askok Hezkuntza Ministerioak emandako Bikaintasuneranzko Aipamena daukate.

Graduondoko ikasketetan ondokoak eskaintzen dira: berezko masterrak, unibertsitateko espezialista, unibertsitateko masterrak eta doktoregoa, guztiak Europako ECTS sistemara egokituak.

Ikastarootan espezializazio prozesua eskaintzen da eta, horri esker, enpresen gestio aurreraturako beharrezkoak diren ezagutza guztiak berenganatuko dituzte ikasleek, eta guztiz prestatuta egongo dira arrakasta izateko ibilbide profesional eta zientifikoan.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es