Ogi apurrak

Graduondoko Latinoamerikako Sarearen Kongresua

Sare hau osatzen duten unibertsitateek, gure unibertsitatearekin batera, maila handieneko komunitate akademiko bat eratzen dute. Aldiro biltzen dira (bi urterik behin) nazioarteko kongresu batean, eta hori abagune ezin hobea izaten da elkar ikusteko, informazioa eta jakintza trukatzeko eta doktoregaiak beren ikerketetan egiten dabiltzan aurrerapenak aurkezteko. Sarea sendotzen eta garatzen egon den urte hauetan, Latinoamerikako mila ikasletik gora matrikulatu dira programa hauetan UPV/EHUn.

Kongresuek helburu nagusi hauek dituzte:

  • Latinoamerikan ematen diren doktorego programen ikerketa ildoak ebaluatu eta finkatzea, eta globalizazioaren arazo eta erronka nagusiak diziplinarteko ikuspegi batetik aztertzea.
  • Sareko unibertsitateetako irakasleen arteko topaketak normaltzea.
  • Sakontzea doktoregaien arteko topaketen esperientzia positiboan, diziplinarteko doktorego ikerketen trukeari begira.
  • Informazioa eta jakintza partekatzeko tresnak ezartzea, eta ikertzaileei ahalik eta gehien erraztea unibertsitate bakoitzaren baliabideak erabiltzeko bidea.

Aurten "ZUZENBIDEA, FILOSOFIA, EKONOMIA, SOZIOLOGIA, PSIKOLOGIA ETA HEZKUNTZA MUNDU GLOBALEAN.  Pakea eta justizia bizikidetza kultural komunikatibo batetarako" NAZIOARTEKO BILTZARRAREN VI. EDIZIOA. Egingo da 2017ko azaroaren 7tik 10era Santo Domingo (Dominikar Errepublika).

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es