Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

asteartea, 2016ko martxoaren 15a

EUSKOBAROMETRO- BOTO AURREIKUSPENA EUSKO LEGEBILTZARRERAKO

Euskobarometrok abenduan egin ohi duen prentsaurrekoa atzeratu behar izan zenez -abenduko hauteskunde deialdiaren ondorioz-,  EUSKO LEGEBILTZARRERAKO BOTO-AURREIKUSPEN TXOSTENAREN aurkezpena dataz aurreratzea erabaki izan da (aurrekoetan datu orokorren ondoren aurkezten zen). Dokumentua, urtarrilaren bigarren hamabostaldian jaso ziren datuak erabilita, ikerketa taldeko web orrialdean (http://www.ehu.eus/euskobarometro) argitaratuko da datorren ostiralean goizez (martxoak 18).

asteartea, 2016ko martxoaren 15a

EUSKOBAROMETROKO AZKEN IKERKETAREN AURKEZPENA

Abenduko Hausteskunde Orokorren deialdiaren ondorioz, baita Gabonetako oporraldiaren ondorioz, Euskobarometroko landa-lana atzeratu behar izan zen. Honela landa-lana eta hauteskunde kanpaina batera gertatzea ekiditu egin zen.  Hau dela eta, udazkenean egiten zen ikerlana, negura arte atzeratu izan da, eta horrekin batera datuen aurkezpena. Beraz, 2016. urteko     Euskobarometroko prenstsaurrekoa apirilak 8an izango da, UPV/EHUk Bilbon duen Errektoretzaren egoitzan (Abandoibarran).

astelehena, 2014ko otsailaren 3a

ARGITALPENAK 2013

2013. urtean zehar Euskobarometro ikerketa taldeko hainbat kide argitalpen desberdin kaleratu egin dituzte, berain ikerketa ildoetan.  Nabarmentzekoak dira idatzitako liburu kapituluak, baita hamaika aldizkarietako artikuluak; besteak beste:  Revista de Estudios Políticos, Historia del Presente, Revista de Investigaciones Políticas y Sociológicas, Revista Española de Ciencia Política, Sancho el Sabio, European Journal of Humor Research, Claves de Razón Práctica, Sistema o Revista Jurídica de Investigación e Innovación Educativa.

 

Argitalpen guztien erreferentziak, baita hainbat kasutan testuen osotasuna,  taldearen web orrialdeko argitalpen atalean aurkitu daitezke.

4 emaitzak erakustea
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es