Eduki publikatzailea

LACTIKER

Animalia Jatorriko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna

Lactiker ikerketa-taldea jakintza arlo ezberdinetako eta osagarriak diren espezialitateetako (elikagaien teknologia, biokimika eta molekula-biologia, nutrizio eta bromatologia) irakasle ikertzaileez osatutako gai anitzeko ikerketa-talde bat da. Lactiker taldeak animalia jatorri duten elikagaien kalitateren eta segurtasunaren gaiak ikertzen ditu. Bere ikerkuntza eremua arlo anitzeko da, biokimika, mikrobiologia, teknologia, nutrizioa, eta zentzumena, hain zuzen ere, eta, batez ere, esnekiekin eta haragizko janariekin lan egiten du.